Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2017




Jan ezazu estresa

Jan ezazu estresa

ITURRIA: Sportlife
Estresa aldentzen duten bost elikagai.

Asko oporrez disfrutatzen ari dira, baina beste batzuk dagoeneko itzuli gara eta oporren markagailua hutsera dugula. Atseden egunen ondoren lanera itzultzeak, gainditzeko zaila den estres piloa eragin dezake. Ale honetan bertan duzu artikulu oso bat, zure garunari nola eragiten dion azalduz. Elikadura osasungarria oso positiboa da honi aurre egiteko, Graciela Moreirak, nutrizionista eta PronoKal Group® sukaldaritza adituak, lagun diezaguketen elikagaiak azaltzen dizkigu:
B bitamina-konplexua: estresak gure erreserbak agortzen ditu eta ondorio bezala, loezinaren eta suminkortasunaren igoera eragiten du. B taldeko bitamina dute, arrainek, itsaskiek, esnekiek, arrautzek, brokoliak, zerbak eta lekaleek.

Magnesioa: nerbio-sistema zentrala orekatzen du eta organismoa erlaxatzen laguntzen du. Fruitu lehorrak, ale osoak eta begetalak dira mineral honen iturriak. 

Potasioa: mineral honek funtzionamendu neuromuskularra hobetzen du. Patata eta platanoa potasio asko duten elikagaiak dira.  

Triptofanoa: estresaren aurkako eraginkorra da, haragiak eta esneak dituzten proteinetan dago eta serotoninaren aitzindaria da (ongizate sentipena, erlaxazioa, auto-estima handiagoa eta kontzentrazioaren arduraduna). 

Lasaigarri naturalak: badira efektu lasaigarria duten infusioak,adibidez, ezkia, melisa eta albaka. Lotara joan aurretik baso bat esne edateak ere, lo egiten laguntzen du. 

Eta are garrantzitsuago, alkohola, kafeina, gatza eta azukre kontsumoa ahalik eta gehien gutxitu beharra dago.

Gehiago itzuli