Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2017




Izerditzen dudanak badu zerikusirik  nire sasoiarekin?

Izerditzen dudanak badu zerikusirik nire sasoiarekin?

ITURRIA: Sportlife
Entrenatzen dudanean, berehala hasten naiz izerditan, horrek esan nahi du gutxiago izerditzen duen jendearen aldean sasoi okerragoan edo hobean nagoela, edo ez dago harremanik? 

Intentsitate maila berean talde batean, izerditzen lehenengoak ziurrenik sasoi baxuagoa izango du: oinez erritmoa handitzen baduzu, trosta leunean dagoeneko izerditan bazaude … oso puntuan ez zaude. Hala ere,pertsona bakoitzaren mailaren barruan, izerditan azkar hastea entrenamenduarekiko sistema sinpatikoaren erantzuna da, egokitzapen ona erakusten du eta gorputza tenperatura altuegia hartu baino lehenago hozten hastea lortzen duela esan nahi du.

Gehiegizko pisua duten pertsonengan, izerdia azkarrago azaltzen da, orokorrean, ariketa bera burutzeko beharrezko ahalegina handiago delako pertsona argal baten aldean. Gainera, gantzak gorputzeko beroa gehiago gordetzen laguntzen du. Honek ez du esan nahi lehenago izerditzen hasteagatik sasoi okerragoan dagoenik.

Saioi onean dauden pertsonek lehenago izerditzen dute, entrenatu gabeko pertsona bat izerditzen hasi ez den tenperatura jakin batera iristean. Beste faktore batzuk ere hartu behar dira kontuan, adibidez, estres edo nerbio-tentsio maila. Bero handia egin ala ez, estresarekin pertsona asko izerditzen hasten dira eta egoera hau emaitza garrantzitsua den eta estresa sor dezakeen kirol lehiaketa batean ematen bada, kontuan izateko beste faktore bat izango da.

Gehiago itzuli