Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2017




Hiit-aren abantailak eta desabantailak

Hiit-aren abantailak eta desabantailak

ITURRIA: Sportlife
Eraginkorra da, baina guztiak ez dira abantailak intentsitate altuko entrenamenduan.

onurak
Edukiera kardiobaskularra hobetzen du, entrenamendu aerobiko tradizionalarekin bezala. Atalase anaerobikoa hobetzen du. 

Hazkuntza hormonaren jariatzea estimulatzen du (HGH), garapen muskularrarentzako beharrezkoa dena eta, gainera, lipolitikoa dena (gantzaren galera handitzen du). Horrela, HIIT-a bateragarriagoa da indar entrenamenduarekin entrenamendu aerobiko tradizionalarekin baino. 

Sentsibilitate intsulinikoa hobetzen du, intsulinarekiko erresistentzia gutxitzen du eta gantz azidoen oxidazioa eta muskulu eskeletikoan glukosarekiko tolerantzia handitzen ditu. Benetako gantz erretzaile bat izatea lortzen du, era berean masa muskularra mantentzen delarik, egoera anabolikoa lagunduz. Iraupen luzeko entrenamendu aerobikoaren guztiz aurkakoa, egoera katabolikoa errazten duena. 

Askoz ere lan saio motzagoak.

Tasa metabolikoa handitzen du atsedenean, ariketa egin ondorengo 48 ordu arte.
 
eragozpenak
Ez da pertsona mota guztientzat. Sasoi onean egon behar da bere onura guztiak arriskurik gabe eskuratzeko.

Nekearen aurrean tolerantzia handi bat eta ahalegina egiteko borondate ikaragarri bat behar dira.

Planifikazio on bat eta pertsona bakoitzaren helburu eta ezaugarriekin bat datorren entrenamendu diseinu bat behar da.

Gehiago itzuli