Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-10-2017




Karbohidrato irabiatuek gizentzen al dute?

Karbohidrato irabiatuek gizentzen al dute?

ITURRIA: Sportlife
Erantzunak harrituko zaitu....

Edozein makroelikagik energia emate du, beraz, “gizentzea” eragiten duena ahoratutako kantitatea da. Ariketa egiten duten pertsona aktiboek karbohidratoak behar dituzte, euren energia iturri bakarra baita ariketaren aurrean.

Karbohidrato eta proteinen hidrolizatuek indarberritzen laguntzeko diseinatua dagoen osaera dute. Kirolaren ondoren asimilatzen  errazak diren elikagaiak hartzeak, epe motzean indarberritze azkarra izaten laguntzen du eta hurrengo saioari egoera askoz mesedegarriago batetik ekitea ahalbidetzen du.  Epe ertain eta luzean, errendimendua hobetzen du eta kaloria gehiago erretzea lortuko dugu, pilatutako erreserba gantzen zati bat kontsumitzera iritsiz. Beraz, uste denaren aurka, ariketaren ondoren karbohidratoak kontsumitzeak gantz-pisua galtzen laguntzen du errendimendua hobetzen duen aldi berean. Karbohidrato hauek hartzen ez baditugu, ez dugu energiarik izango, gure errendimendua gutxituko da eta alarma fase batean entrenatuko dugu, non gure organismoak gastu metabolikoa gutxituz eta gantza aurreztuz defendatuko du bere burua.

Gehigarri bat erabili nahi baduzu ariketaren ondoren indarberritzen laguntzeko, beharrezkoa da bere karbohidrato portzentajea proteinena baino handiagoa izatea.

Mingaina zure osasun arazoen “alarma-argia” nola izan daitekeen
Gure ahoaren osasuna kaltetu dezaketen patologia eta konplikazio ezberdinak daude. Mingaina ahoko zati ahaztuenetakoa da eta hala ere, organo garrantzitsuenetakoa da. Arazo asko bere kolore, testura, hantura edo ezohiko mina agertzearen bitartez azal daitezke. Ivan Malagon odontologoaren arabera, “Esan genezake, gainera, mingaina gure gorputzeko alarma naturaletako bat dela eta bere bitartez, gorputzeko patologia orokorrak ere antzeman ditzakegula”. 

Mingainaren patologiei dagokionez 7 patologia nagusi nabarmen ditzakegu: kandidiasia, leukoplasia bilotsua, glositia, eskarlatina, Kawasaki sindromea, ahoko liken laua, mingain geografikoa. Ivan Malagon doktoreak guztiak aztertzen ditu:
  1. Ahoko kandidiasia, kasu honetan orbain zuriekin azal daiteke, eta onddoen infekzioak eragiten du. Gehienbat sistema immunitario ahuldu baten ondorio da, eta adierazitako tratamendua jarraitu ezean, gure gorputz osoarentzako kaltegarriak diren arriskuetan amai dezake. 
  2. Leukoplasia Bilotsua, patologia hau GIBaren aurrean lehen sintometako bat da, nahiz eta sistema immunologiko ahuldua duten pazienteetan edo hezur muineko transplante baten ondoren ere azal daitekeen. Mingainaren alboko aldean orbain zuri eta bilotsuen bitartez agertzen da.
  3. Glositia, mingainaren kolore aldaketarekin azaltzen da, erre sentsazioa eta hanturarekin batera. Bakteria edo birus infekzio batek eragindako narritaduraren edo arazo inflamatorioak sortzen dituzten erreduren ondorioz  ematen da. 
  4. Eskarlatina, mingainaren kolore gorrixka eta sukarraren agerpena, zerbait behar bezala ez denaren alertak izango dira. Berehala joan behar da sendagilearengana eta patologia honen tratamendua antibiotikoz lagundu beharko da eta haur zein helduei eragingo die. 
  5. Kawasaki sindromea,  marrubi-mingaina deiturikoa eragin dezake, eta odol hodiei bereziki eragiten dien arazoa da. 5 urtetik beherako haurrengan ematen da eta sukar handia, esku eta hanken hantura eta mingainaren gorritzea eragiten ditu. 
  6. Ahoko liken laua, erupzio moduko lerro zurien agerpenarekin antzematen da. Tratamendu hoberena higiene ona da eta haurrengan ohikoagoa da.
  7. Mingain Geografikoa, mingainean mapa baten antza duten orbain irregular batzuk sortzen dira (hortik bere izena). Esteroideekin aho- irakuzketak egitea gomendatzen da edo mina leuntzeko gel antihistaminiko bat. 

Gehiago itzuli