Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-10-2017




Itsas bidaiak: saihestu beharreko 5 akats eta hobetzeko 5 trikimailu

Itsas bidaiak: saihestu beharreko 5 akats eta hobetzeko 5 trikimailu

ITURRIA: Sportlife
Zure erronkak ur irekietan igerian izena badu, ezin dituzu honako gomendioak galdu zure bidaia arrakastarekin amaitzeko! 

Denbora daramazu igerian eta, azkenean, uda honetan, itsas bidaia batean parte hartzera ausartu behar zara? Zorionak! Orain, disfrutatzera... baina benetan horrela izateko, egin behar ez dituzun akats batzuk eta gauzak asko erraztuko dizkizuten gomendio batzuk daude. 
Gainera, itsasoan entrenatzeko aukera baduzu, hauek dira gakoak zure entrenamenduekin arrakasta izan dezazun!
 
AKATSAK

1. Lortu behar duzula zalantza egitea
Normalean igeri egiten dituzun distantziak baino luzeagoak izatean, gerta daiteke probaren momenturen batean bukatzea lortuko duzula zalantza egitea. Zure aukera errealen arabera zure erronka ondo aukeratu baduzu eta zure buruaz zalantza egiten baduzu, erlaxatu, gelditu behar baduzu, hartu segundo batzuk eta egin igeri berriro besakada bakoitza gainditzeaz alaituz. Beso bakoitzarekin indarra egitean, besakada bakoitzean, zure helburua lortzetik gertuago zaudela sentitu behar duzu. Ez egin zalantza zure buruaz, konfiantza izan zure buruan. Erronkek beti daramate esfortzu pixka bat... gainontzean, ez lirateke erronkak izango! 

2. Urratuen aurkako espraia edo baselina ahaztea 
Proban zehar sortzen diren urratu zona guztietan, igeriketaren beraren jestuak sortuta (besapean adibidez) edo neoprenoak gorputzean urratuta, hala nola, lepoan. Urradurak zauriak eragin ditzake, barkura igotzera edo denbora baino lehen proba bertan behera uztera eraman zaitzaketenak.

3. Beti alde berera arnastu
Ur gazi asko irentsi behar duzu, ziurtatu diezazuket, igerian norabidea aldatu egiten baita bidaia batetik bestera, eta ez da beti egokituko menderatzen duzun aldera. Zalantzarik gabe, olatuen norabidea aldatu egiten da bidaia batetik bestera, baina, gainera, aldaketa horiek aurretik jakin gabe gerta daitezke, baita bidaia beraren barruan ere. 

4. Betaurrekoak estreinatzea
Bidaiaren aurretik betaurrekoak erabilita izan behar dituzu gutxienez behin. Korrika egitean zapatilekin gertatzen den moduan, betaurrekoek zuregana egokitu behar dute eta estutu egin behar dituzu denbora tarte luzeetan erosoak izan daitezen. Ez baduzu egiten, aukera asko daude ura sartzeko, begi-zuloetan min egiteko, eta abar. 

5. Aurreko egunean karbohidrato gehiegi jatea 
Egiaztatu da komenigarriagoa dela aurreko astean karbohidrato karga on bat egitea, azkeneko egunean nagusiki fruta pixka bat eta proteinak jateko, haragia edo arraina, zure ohituren arabera.

GOMENDIOAK

1. Uretan karranpa batek ustekabean harrapatzen bazaitu, gelditu, luzatu eremua, eta arazo askorik gabe jarraitu ahalko duzu
Hidratatzeko eta platanoak bezala potasio kopuru handia duten elikagaiak jateko aukera baduzu, zure muskuluei neke hori eta karranpa muskularrak berriz ager ez daitezen beharrezkoak diren ura eta substratuak ematen joango zara. Hori bai, hasi berriz igerian pixkanaka, min egindako eremua pixkanaka erabiliz. 

2. Ikasi luzatzen eta flotatu lasaitasunez uraren barruan 
Jada ez karranpak gainditzeagatik aurreko gomendioan bezala. Batzuetan oso garrantzitsua da momentu bat geratu, atseden hartu eta berriz igeri egitea. Ez soilik atsedenaldi bat egiteagatik, baizik eta igeri egiten ez duzun momentuek eta norabide momentu konplexuenek fisikoki deskantsatzeko balio diezazuten. 

3. Eraman beti bi betaurreko pare 
Ahal bada batzuk egun eguzkitsuetarako eta beste batzuk egun hodeitsuetarako, ezin hobeki ikusteko “D” eguneko klimari kasurik egin gabe. Gainera, eta are eta garrantzitsuagoa dena, eraman beti bi betaurreko pare zure motxilan, aurreko egunean edo bidaia hasi aurretik betaurreko “titularrak” hausten badizkizute parte hartu ahal izateko. Hori bezain sinplea da. Beharrezkoa ez den tentsio asko saihestuko duzu. 

4. Zure lehen bidaia “ur-ibilalditzat” hartu 
Har ezazu zure erritmoa, ez zaitzala harrapatu gainerako bidaia lagunen presioak edo irteerako momentu sutsuak. Bukatu duzula ziurtatzeko modurik egokiena da. Eta hoberena da gehiago egiteko eta ahalik eta azkarren errepikatzeko gogoarekin geratuko zarela. 

5. Sartu itsasoan proba baino lehen, aldakaren altuerara arte behintzat 
Hainbat arrazoi daude. Lehenengoa, minimoki eta espezifikoki berotzeko. Bigarrena, “momentu horretan” itsasoak nola jokatzen duen ikusteko, itsaslasterrei eta olatuei dagokienez, olatuen intentsitatea eta frekuentzia ikusteko, eta horien orientazioa.  

Labur esanda, gomendio horiek jarraitzea eta neguan frekuentzia batekin igeri egitea nahikoak dira gainditu nahi duzun probarako, itsasoarekin izandako esperientziak harrapatu egingo zaitu, seguru, eta errepikatzera eramango zaitu lehenago edo beranduago. 

Gehiago itzuli