Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-10-2017




Nola jaitsi zure kolesterol txarra”

Nola jaitsi zure kolesterol txarra”

ITURRIA: Sportlife
Espainiako biztanleriaren ia erdiak gomendatutakoa baino kolesterol-maila altuagoak dituzte, eta horietatik, erdiak baino gutxiagok dakite arazo hori dutela, Espainiako Kardiologia Aldizkariak argitaratutako azterlan baten arabera. Ez uste kirola egitea nahikoa denik zuri ez kalte egiteko. Hemen dituzu aholku batzuk kolesterola kontrolatzeko. 

Jarraitu entrenatzen. Lehen, neurrizko ariketa aerobikoa gomendatze zen kolesterola kontrolatzeko, orain badakigu ariketa bizia eta indarrekoa ere eraginkorra gertatzen direla, ariketa ondoren kaloria kontsumoa gehitzen baitute eta beraz, gorputzeko gantz metaketa gutxitzen dute (baita odolean ere). Erregulartasunez entrenatzen baduzu, baina kolesterol altua izaten jarraitzen baduzu, agian zure kirola “osatu” behar duzu. Adibidez, korrikalaria bazara, pisuak altxatu. Eta zurea fitnessa bada, sarriago jo kirol aerobikora.

Egin dieta orekatua, animalia jatorriko gantzetan baxua. Eta ekidin janari ontziratuak ere (oso bereziki opilak), gantz hidrogenatu eduki handia dute, animalia jatorrikoak baino kaltegarriagoak.

Gahiegi baduzu, pisua galdu. Gehiegizko pisuak, nahiz eta dieta osasungarria egin, LDHaren (kolesterol txarra) metatzea laguntzen du eta HDLaren (“kolesterol ona”, kolesterola gure arterietan pilatzea ekiditen duena) produkzioa gutxitzen du.
Alkohola, tabakoa eta estresak ere kalte egiten dizute. Antsietate egoerek kortisolaren produkzioa gehitzen dute, gantzen pilaketa laguntzen duena.

Gehiago itzuli