Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-10-2017




Funtsezko 8 galderak esfortzu probari buruz

Funtsezko 8 galderak esfortzu probari buruz

ITURRIA: Sportlife
Zure bihotzarentzako arrisku guztiak baztertzen al ditu? Nola itzul dezaket ematen didan informazioa nire entrenamenduentzat? Esfortzu proba baten inguruko funtsezko 8 galderak erantzungo ditugu, arriskurik gabe bere kirolaz disfrutatu nahi duen edozein kirolarirentzat ezinbesteko proba bat!

Udako buelta, oporren ondoren entrenamendura itzultzen garenean, esfortzu proba egiteko momenturik egokiena da. Ezinbestekoa hasi berrientzat, aurreratuta doazen kirolariak ere urtean behin joan behar lirateke kontrolatzera, ez soilik ariketa bizia praktikatzea oztopatzen dieten aldaketak ez dituztela baieztatzeko, baita beraien sasoia zenbatekoa den ikusteko eta eguneratutako parametroak izateko; horrela, entrenamendua zure buruari ezin hobeki egokituko duzu.

Gu esfortzu proba bat zuzenean (Facebook Live baten bidez denbora errealean kontatzen ari gara) egitera joan ginen Healthing-era (Madrilgo Reebok Sports Klubean, www.healthing.es). Bertan, gai honen inguruko aditu handienetako batekin egon ginen, Maria Jesus Nuñez doktorea.

1. ARRISKUREN BAT AL DAKAR ESFORTZU PROBA BAT EGITEAK? 
Adibidez, ez gehiago 10 km-ko lasterketa bat denak emanda egiteak baino.  Kasu honetan, medikuak proba geldi dezake arazo posibleren bat antzematen badu eta gertakari larri bat gertatuz gero, gainera, bitarteko egokiak dituzte erreanimazio kardiako bat egiteko. 

2. ZER EGITEN DA PROBAZ GAIN? 
Azterketa oso bat egiten da. Elkarrizketa pertsonal batekin hasten da zure kirol eta elikadura ohiturak, hidratazioa, osasun aurrekari pertsonalak, eta abar ezagutzeko. Ondoren, neurketak egiten dira: pisua, altuera, biriken eta bihotzaren auskultazioa, pultsu periferikoak (eskumuturretara, orkatiletara, eta abar nahikoa odol kopuru iristen dela jakiteko balio duena), presioa, eta, azkenik, elektrokardiograma bat hipertrofia, blokeoak edo estrasistoleak daudelako ebidentziak dauden ikusteko.

3. ZER DA HOBEA PROBA BIZIKLETA ESTATIKOAN EGITEA EDO KORRIKA EGITEKO ZINTAN? 
Osasunari dagokionez, gauza bera da bata edo bestea, erantzun kardiakoa bera baita; baina zure errendimendua hobetze aldera, hobea da zintan egitea korrikalaria bazara edo bizikletan egitea txirrindularia bazara, atalaseak ez baitira %100 transferigarriak kirol batetik bestera, bakoitzean parte hartzen duten muskuluak desberdinak baitira.

4. ZENBAT IRAUTEN DU ESFORTZU PROBAK? 
Protokoloaren eta zu jasateko gai zarenaren esku dago. 12-15 minutu inguru iraun ohi ditu. Protokoloa erraza da. Zinta %1 makurtuta (airearen erresistentzia erreproduzitzeko), orduko 6 kilometrotara hasten zara berotzeko eta gero orduko kilometro 1era. Ez da 10k bateko azken kilometroan sufritzen duzuna baino gehiago sufritzen (okerrena gasak aztertzen dituen maskarara ohitzea da).

5. ESFORTZU PROBAK BIHOTZEKO EDOZEIN ARAZO BAZTERTZEN AL DU? 
Ez. Probak gure bihotzean izan ditzakegun arazoak hautematen laguntzen digu, ariketaren estresaren pean jartzen baitugu. Arazoren bat agertzen bada, kardiologoarengana bidaliko gaituzte, eta horrek ekokardiograma bat egingo digu balorazio egoki bat izateko eta ziurtasunez kirola praktikatzeko kontraindikazioren baten dugun zehazteko.

6. ZENBATERO EGIN BEHAR DUGU ESFORTZU PROBA BAT?
Egokiena urtean behin egitea da, ahal bada denboraldiaren momentu berean, emaitzak alderatu ahal izateko.

7. ESFORTZU PROBAK IRAUPEN-KIROLARI MODUAN HOBETZEKO DITUDAN AUKERA ERREALAK EZAGUTZERA EMAN AHAL DIZKIT? 
Bai, V02 (ml/kg/min-tan adierazita) bezalako funtsezko balore bat zehazten baitu. Energia kontsumo maximoa markatzen dizu bide aerobikotik eta faktore baztertzaile bat da errendimenduarentzat. Alegia, gutxienez 70 ez baduzu, ez zara txapeldun handi bat izango. Geneekin dator, baina entrenamenduei esker %20-30 hobe daiteke.

8. NOLA ITZULTZEN DIRA GURE ENTRENAMENDURA ESFORTZU PROBAN EMATEN DIZKIGUTEN BI ATALASEAK? 
Atalase aerobikoa eta anaerobikoa ematen dizute. Horrek, adibidez, ibilaldiak eta serieak zein erritmotan egin behar dituzten jakitea ahalbidetzen die korrikalariei. Beste datu garrantzitsu bat: lehenengo eta bigarren atalasearen artean alde txikia badago, ahalmen aerobikoa gaizki landuta dagoela esan nahi du (ondorioz, serie geldoagoak egin behar dituzu); eta alderantziz, alde txikia badago bigarren atalasearen eta maximoaren artean, serie gehiago egin behar dituzu, potentzia anaerobikoa gaizki landuta baitaukazu. 

Gehiago itzuli