Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-11-2017




Bat-bateko heriotza kardiakoa kirolean: kardiologoak erantzuten du

Bat-bateko heriotza kardiakoa kirolean: kardiologoak erantzuten du

ITURRIA: Sportlife
Orokorrean kirola ona da osasunarentzat eta bertan behera uztea ez da modurik egokiena bat-bateko heriotzari aurre egiteko. Jordi Trias doktoreak, bat-bateko heriotzan aditua den kardiologoak, zure zalantzak argituko ditu eta nola saihestu dezakegun azalduko dizu. 

Materian murgildu aurretik, benetan tristea eta karga emozional handikoa den gai batean, albiste onak eman nahi nituzke: gaur egun ondo ikusia dago kirola ona dela osasunarentzat: gehiegizko pisuaren epidemia kontrolatzea lortzen du (gobernu guztien helburua), tentsio arterialaren zifrak hobeto kontrolatzen laguntzen du, profil lipidikoa hobetzen du eta intsulinari diogun sentsibilitatea handitzen du. Ondorioz, zailagoa da kirola praktikatzen duten pertsonak diabetiko bihurtzea. Arrisku kardiobaskularreko faktore horien guztien hobekuntzarekin, gaixotasun koronarioek sortutako heriotzen intzidentzia gutxitzen da, miokardio infartua, %50 batean 50 urteak igarotzen ditugunean.

Kolon eta prostatako minbizien intzidentzia ere gutxitzen du kirolak, dementziaren agerpena atzeratzen du eta, kasu askotan, depresioaren aurka egiten du. Gainera, ariketa fisikoa neurrian (adibidez, oinez ibili arin 6-6,5 km orduko) 30 minutuz, astean 5 egunetan, urteetan zehar, egiten duten pertsonak ariketarik egiten ez duten sedentarioak baino 5 eta 7 urte bitarte gehiago bizi ohi dira.

ZER DA BAT-BATEKO HERIOTZA?
Bat-bateko heriotza kirolean honakoa da: kausa naturalek eragiten duten ustekabeko  heriotza (ez traumatikoa) aurrez osasuntsu eta saio fisikoan zegoen pertsona batean, ariketa fisikoan zehar gertatzen dena edo ariketa egin ondorengo lehenengo orduan (lekukoekin), edo ondorengo 24 orduetan ez baldin badaude. Badaude kirolariaren ariketa fisikoan zehar edo hortik kanpo edozein heriotza kontabilizatzen dituzten taldeak, baita gainditutako bat-bateko bihotza gelditzeak ere.

MAIZ GERTATZEN AL DA?
Datuak oso desberdinak dira aurreko definizioen arabera, datu bilketa sistemaren arabera (argitalpen batzuek komunikabideetan argitaratu denaren bidez antzematen dituzte bat-bateko heriotza kasuak kirolean. Ondorioz, argi eta garbi intzidentzia gutxietsi egiten da), eta kirolarien adin taldeen arabera: bat-bateko heriotzaren intzidentzia progresiboki handitzen da aztertutako taldeen batez besteko adinarekin. Ondorioz, ikasle estatubatuarretan urteko 0,5:100.000 izan daiteke eta lasterkarien artean (43 urte batez beste maratoietan) urteko 5-6:100.000.

Normalean, gai honen inguruan argitaratu duten taldeek onartzen dute bat-bateko heriotza kardiakoaren intzidentzia 1:50.000 pertsona/urtea dela. Arrazak, sexuak, kirol motak, horren intentsitateak eta, lehen aipatu moduan, adinak intzidentzia aldatzen dute. Adibidez, gizonezkoa bada, arraza beltzekoa eta saskibaloi jokalaria, argi eta garbi aukera gehiago izango ditu (1:3.000/urtea). Ohikoagoa da gizonezkoetan emakumezkoetan baino, proportzioan 9:1; 14 eta 35 urte bitarteko taldean (gazteak) pairatzen dutenen %40ak 18 urte baino gutxiago ditu. Azkenik,  tristeena da bat-bateko heriotza dela eta hildako pertsonen %80ak inoiz ez zutela sintomarik izan lehenago – bat-bateko heriotza da lehenengo seinalea.

KIROLARI MOTA BATZUEI BESTEEI BAINO GEHIAGO ERAGITEN DIOTE? 
Kirolean gertatuko bat-bateko heriotzen Espainiako Erregistroan, jasotako lehenengo 180 kasuren ondoren, ikusi zen futbola, txirrindularitza eta atletismoa direla gure herrialdean bat-bateko heriotza intzidentzia gehien duten kirolak, nahiz eta datuen bateratze faltak eta autopsia sistematikoak egitera ez behartzeak interpretazioa zailtzen duten.

ZEINTZUK DIRA BERE KAUSAK?
35 urte baino gutxiago dituztenen artean, heriotzen gehiengoa herentziazko edo sortzetiko gaixotasunengatik gertatzen da (jada okerrarekin jaiotzen diren horiek). Kasu ohikoenak muskulu kardiakoaren gaixotasunak edo miokardiopatiak dira(miokardiopatia hipertrofikoa, eskuineko bentrikuluaren miokardiopatia arritmogenikoa, dilatatutako miokardiopatia). Ondoren datoz arteria koronarioetako anomaliak (aortaren zulo okerretik sortzen dira) eta bihotzeko arazo elektrikoak, autopsia normalean identifika ezin daitezkeenak, eta SADen portzentajea (Sudden Arrhythmic Death) edo bat-bateko heriotza arritmikoak %30-35 handiagotzen dutenak serieen arabera (QT luzearen Sindromea, Brugada Sindromea, Takikardia Bentrikular Polimorfiko katekolaminergikoa...).

35 urte baino gehiago dituztenen artean, gehiengoa gaixotasun koronario aterosklerosoa dela eta hiltzen da (miokardio infartua). Geroz eta adin handiagoa, orduan eta kausa ohikoagoa da. Kasu guztietan azkeneko kausa Fibrilazio Bentrikularra izeneko arritmia hilgarria da.

SAIHESTU AHAL DA ETA BIZITZAK SALBATU?
Bai, noski ahal dugula. Gaixotasun hauen screening edo detekzio programen aurka daudenek, beste gauza batzuen artean, intzidentzia oso baxua dela argudiatzen dute, 1:50.000, eta hobea dela baliabideak beste gauza batzuetan erabiltzea. Baina hori ez da eztabaidatu beharreko kopurua (jada hilda baitaude). Kontuan hartu beharreko zifra da parte-hartze aurretiko azterketa (elektrokardiogramarekin) egiten diegun 300 pertsona, gazte, kirolaritatik bati aurrez hilgarri bezala deskribatutako gaixotasun bat aurkitzen diogula, eta 100 pertsonetatik bati hilgarria ez den anomalia bat, baina etorkizunean arazoak eman diezazkiokeena.

Gomendatzen dugun oinarrizko protokoloa familian bat-bateko heriotza goiztiarren aurrekariak bilatzeko historia kliniko oso bat, miaketa fisikoa eta atsedenean 12 zirkuitu paraleloko elektrokardiograma bat (EKG) egitean datza. Emaitzak gomendatuko balu, Doppler-Color ekokardiograma praktikatzen da, posible bada, lekuan bertan. Proba konplexuagoak beharko balira (erresonantzia magnetikoak, OTA, eta abar) beste zentro batzuetara bidaltzen dira. EKGa ezinbestekoa da pertsona gazteetan, miokardiopatien eta arazo elektrikoen %90 antzemateko gai baita, adin horretan bat-bateko heriotza kardiakoaren kausa nagusiak direnak.

35 urte baino gehiago dituztenetan, aldiz, kausarik ohikoena gaixotasun koronarioa da, atsedeneko EKG batekin antzematen ez dena: kasu hauetan screening programa bera da esfortzuko EKG bat gehitzen, pertsona horrek sintomak baditu edo arrisku kardiobaskular altua badu.

Dena den, badaude protokolo hauekin ihes egingo diguten patologiak. Ondorioz, adituek ez daukagu zalantzarik: Kanpoko Desfibriladore Automatikoak (KDAk) egon behar dira kirol entrenamenduko zona guztietan.

Gehiago itzuli