Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-11-2017




Aurreko lotailu gurutzatuaren haustura: nola saihestu eta tratatu lesio hau

Aurreko lotailu gurutzatuaren haustura: nola saihestu eta tratatu lesio hau

ITURRIA: Sportlife
Aurreko lotailu gurutzatuak (LCA) femurra eta tibia lotzen ditu belaunaren eremu zentralean. Kirolariei beldur gehien ematen dioten lesioetako bat da. Adituei lesio hau saihestu eta tratatzeko gakoak galdetu dizkiegu. 

Aurreko lotailu gurutzatuak (LCA) femurra eta tibia lotzen ditu belaunaren eremu zentralean. Belaunaren egonkortzaile estatiko nagusienetakoa da, mugimenduak mugatzen ditu aurrerantz eta atzerantz, albokoak eta errotaziokoak. Gainera, belaunak une oro duen posizioa garunari jakitera emateaz arduratzen da,inguratzen duen muskulaturaren uzkurduraren bidez bere egonkortze dinamikoa gerta dadin.

ZEIN KIROLARIK DUTE LESIO HAU PAIRATZEKO ARRISKU GEHIEN?
Aurreko lotailu gurutzatuaren haustura gehienak intentsitate handiko kiroletan agertzen dira, balaztatzeekin, birekin edo norabide aldaketa zakarrekin, futbola, saskibaloia, eskubaloia edo errugbia, kasu. Kontaktu fisiko handiko kirolak izan arren, aurreko lotailu gurutzatuaren lesioen 70% kontaktu gabe gertatzen dira, bat-batean geratzean, oina finko dagoela bira zakarrak egitean edo jauzi baten ondoren kontrolatu gabe lurreratzean. Femurraren lekualdatze zakar batek tibiaren gainetik, oina ezarrita dagoela,  lotailuak desplazamendu hori mugatzeko duen gaitasuna gainditzen, eta orduan hautsi egiten da.

Aurreko lotailu gurutzatuaren haustura ia soilik intentsitate handiko kiroletan gertatzen da. Ohiko lesio bat da, urtero maila altuko 100 kirolaritatik 6tan agertzen dena. Nahiz eta maiztasuna handiagoa izan gizonezkoetan emakumezkoetan baino(4/1). Orain arte hori horrela izan da gizonezko gehiagok praktikatu dituztelako intentsitate handiko kirolak, baina emakumezko kirolariak lau aldiz arrisku handiagoa du aurreko lotailu gurutzatua hausteko, bere belaunaren ezaugarri anatomikoak direla eta. 
NOLA DIAGNOSTIKATZEN DA AURREKO LOTAILU GURUTZATUAREN HAUSTURA? 
Normalean keinu zakar batekin hausten da, entzun daitekeen karraska batekin, min bizi bat sortzen da eta belauna handitu egiten da bat-batean artikulazioen arteko odol pilaketagatik (hemartros). Azterketan belaunaren atzeko eta aurreko ezegonkortasuna eta ezegonkortasun birakari bat antzematen dira. Erresonantzia magnetiko batek lotailuaren haustura baieztatzen du eta horrekin lotutako beste lesio batzuk, oso ohikoak direnak (kaltea giltzaduretako kartilagoei edo meniskoei), baztertzen ere laguntzen du.

NOLA SAIHESTU DAITEKE?
Lotailu bat ezin da indartu. Aurreko lotailu gurutzatuaren haustura baten aurrean prebentziorik hoberena izterreko muskulatura (koadrizepsak eta iskionak) eta bikiak espezifikoki lantzea da. Belaunaren lehen egonkortzailea besarkatzen duen muskulatura da. Nekeagatik edo entrenamendu faltagatik huts egiten badu, aurreko lotailu gurutzatua bakarrik geratzen da belauna babesteko eta askoz ere errazagoa da haustura bat izatea.

Mekanoerrezeptoreen estimulazio programek (propiozepzio lanek) muskulaturaren erantzun automatikoa azkarragoa eta eraginkorragoa izaten laguntzen dute. Muskulatura entrenatzea bezain garrantzitsua da erantzun erreflexuko mekanismo propiozeptiboak entrenatzea. Bereziki emakume kirolarietan egin behar da, aurreko lotailu gurutzatua lesionatzeko duten aurretiko joerari aurre egiteko.

NOLA TRATATZEN DA AURREKO LOTAILU GURUTZATUAREN HAUSTURA?
Tratamendua beti kirurgikoa da. Nahiz eta minek desagertzen amaitzen duen, oso zaila da haustura aurretiko mailan lehiatzera itzultzea ebakuntza-gelatik igaro gabe. Era berean, kirolaria beti “segundo bat beranduago” joatea eragingo duen ezegonkortasuna dakar eta belaun ezegonkor batek aurrera begira lesioak sortzen ditu giltzaduretako kartilagoetan edo meniskoetan. 
Aurreko lotailu gurutzatuaren hausturen %70ek artrosi gogorra sortzen dute lesionatutako belaunean, lesioa gertatu eta 10 urtetara.

Tratamendua ligamentoplastia egitea da, hau da, berezko aurreko lotailu gurutzatuaren funtzioa ahalik eta modu zehatzenean erreproduzitzen duen lotailu berri bat jartzea hautsitako lotailuaren ordez.

Gehiago itzuli