Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-11-2017




Udazken honetako 10 barazki eta frutak

Udazken honetako 10 barazki eta frutak

ITURRIA: Sportlife
Udan ez da zaila zure burua fruta eta barazkiak jateko konbentzitzea, baina udazkena dator … eta badirudi ahaztu egiten zaigula. Akatsa! Orain zehazki behar ditugu sasoiko frutek ematen dizkiguten antioxidatzaileak eta bitaminak  Ulaboxek azaroan gomendagarriak zeintzuk diren esaten dizkizu:
  • 1. Kalabaza. %90 ur dauka eta kaloria gutxi, zuntz maila handia izateaz gain. 
  • 2. Aza eta brokolia. Minbizia prebenitzen lagun zaitzakete.
  • 3. Granada. Udazkenak eskaintzen dituen frutetatik antioxidatzaile botere handienetakoa eta bitamina gehien dituenetakoa.
  • 4. Gaztainak. Halloween festa udazkenaren jabe egin aurretik, gaztainak hilabete hauetako festa guztietako erreginak izaten ziren. 
  • 5. Mahatsak. Urte osoan aurki badaitezke ere, udazkena da euren urrezko garaia.
  • 6. Sagarrak eta udareak. “Urte osoko frutak” bezala ezagunak badira ere, mota hoberenak urtaro euritsuan zehar landatzen dira. 
  • 7. Espinakak eta zerbak. Hotzerien garaian zehar, sistema immunologiakoa aktibo mantentzen laguntzen dute. 
  • 8. Kakiak. Balore kaloriko baxua dute, azalaren narriadura prebenitzen laguntzen duen beste fruta antioxidatzaile bikaina izateaz gain. 
  • 9. Mandarinak. Bere mamiak B bitamina dauka eta propietate antiinflamatzaileak ditu.
  • 10. Berenjena. A, B1, B2, C eta PP bitaminak ditu, potasio gatzak, sodioa, kaltzioa, magnesioa, burdina, fosforoa, sufrea eta kloroa. Gainera, barazki honek propietate diuretikoak eta laxanteak ditu eta udazkenean bere momentu onenean dago. 

Gehiago itzuli