Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 16-01-2018




Korrika egitera atera naiteke hotzeria badut?

Korrika egitera atera naiteke hotzeria badut?

ITURRIA: Sportlife
Eztarria narritatua daukazu, eztul egiten hasi zara, sudurra kongestionatuta... baina arratsaldea iristen da eta entrenatzeko gogoa daukazu, Hobea da etxean geratzea edo korrika egitera ateratzea nahiz eta hotzeria izan? Entrenatzeak zure defentsak indartuko ditu betiere burua erabiliz egiten baduzu. 

Jarrai itzazu gomendio hauek. 
  • Lasai hartu, ahaztu 45 minutu baino luzeagoko serie eta ibilaldiak, gainontzean zure organismoa ahulduko duzu. 
  • Sukarra baduzu ez duzu inola ere korrika egin behar. Arau hori ez betetzeak hilabeteak iraun ditzakeen neke kroniko bat eragin diezazuke. 
  • Hotzeria sinple batekin onurak lortuko dituzu ariketari esker. Zure gorputzak adrenalina jariatzen du mugitzean, kongestioaren aurkako substantzia naturala dena. Horregatik, zure arnasketa hobetu egiten da ariketa egitean, batik bat, aerobikoa. 
  • Edan edari isotonikoak etengabe. Glukosa maila erortzen denean sistema immuneak askoz ere hobeto funtzionatzen du. 
  • Har ezazu bitamina C-ko ekarpen gehigarri bat. Organismoari infekzioen aurka hobeto defendatzen laguntzen dio.
  • Txertatu gripearen aurka. Nahiz eta urtero infekzio eragileak mutatu egiten diren eta %100 eraginkorrak ez izan, askoz ere zailagoa egiten dute gaixotzea.

Gehiago itzuli