Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 16-01-2018




Zer dakizu benetan azido laktikoari buruz?

Zer dakizu benetan azido laktikoari buruz?

ITURRIA: Sportlife
Errua botatzen diozu gehiago ezin duzunean, baina ba al dakizu benetan nola sortzen den?

Egin ariketa intentsitate altuan eta laktatoa sortzen arituko zara, motor batek funtzionatzen duenean kea askatzen duen moduan. Metabolismoaren azpi produktu bat besterik ez da, azkar mugitzeagatik sortzen den substantzia bat, maila jakin bat arte gorputzak desagerraraztea lortzen duena, baina behin atalase batera iristean hau jada ez da posible, ondorioz, pilatu egiten da. Intentsitatea handitzen jarraitzen baduzu, akituta bukatuko duzu eta sekulako ahulaldia izango duzu. 

Oxigeno faltaren aurrean muskuluan (anaerobiosia) metabolismoak azido laktikoa (laktato ere deiturikoa) sortzen du, odolera igarotzen dena.

Zulatze txiki sinple batek behatzean laktato kontzentrazio hori zein den egiaztatzea ahalbidetzen digu (odol litroko milimoletan adierazten da). Tarteka egindako ondorengo egiaztapenek, handituz doan intentsitateko proba batean, zein momentutan pilatzen den ikustea ahalbidetzen dute. 

Pilatzen hasten den momentuari laktato atalasea deitzen zaio (4 mole/litrorekin bat etorri ohi da) eta momentu horretan edukitzen den frekuentzia kardiakoa aztertuz entrenamendu datu oso erabilgarri bat lortzen da erresistentziako kirolarientzat. Taupada horiek (atalase anaerobikoa) aerobikoaren mugan lor eta manten daitezkeenak dira, 10 minutu inguru irauten dituen lasterketa batean eraman behar dituzunak. Gainetik bazoaz laktatoa pilatzen arituko zara.

Gehiago itzuli