Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2018




Zer da garun-iktusa eta gure organismoari nola eragiten dio: bere sintomak eta tratamenduak aztertzen ditugu

Zer da garun-iktusa eta gure organismoari nola eragiten dio: bere sintomak eta tratamenduak aztertzen ditugu

FUENTE: Sportlife
Istripu zerebrobaskularra edo iktusa, garuneko alderdi batean odol jarioa eteten denean gertatzen den garuneko lesioa da. Bere kausak, síntoma posibleak eta tratamenduak aztertzen ditugu.  

Apoplexia, istripu zerebrobaskularra, buruko isuria, garuneko infartua… deitzen diozuna deitzen diozula iktus bati buruz ari gara, guztiz sendatu zaitezkeen egoera edo betirako zure osasunean ondorio larriak izan ditzakeena. 

Istripu zerebrobaskularra edo iktusa,  garuneko alderdi batean odol jarioa eteten denean edo garunean edo inguruan odol isuria gertatzen denean sortzen da.  
Garuneko nerbio-zelulek etengabeko oxigeno eta azukre (glukosa) horniketa behar dute, odolak garraiatuak direnak.  Odola ezin denean garuneko zenbait tokitara iritsi, bertara oxigeno horniketa eten egiten da.

Oxigenorik gabe, garuneko zelulak hil egiten dira. Gero eta denbora gehiago egon odolik gabe, larriagoa izango da garuneko kaltea. 

Arrisku faktoreak, intzidentzia eta tratamenduak aztertzen jarraitu aurretik, utz iezaguzu Julio Agredanoren istorioa gogorarazten, iktus bikoitza eman zion gizon kementsua. Bere istorioa kontatzen digu: "iktusa prebenitzeko baliozko tresna bakarra kirola da". 

ARRISKU FAKTOREAK
- Adin aurreratua 
- Hipertentsioa
- Diabetesa
- Kolesterol altua
- Erretzea
- Fibrilazio atriala (arritmia)
- Kirol falta
- Gehiegi edatea

INTZIDENTZIA
- Iktusa gaur egun  espainiar biztanleriaren artean bigarren heriotza kausa da eta emakumeengan lehen heriotza kausa. 
- IZBen %95a 45 urtetiko gorakoengan ematen dira. Baina fetuek ere paira dezakete gaixotasun hau. 
- Istripu zerebrobaskularren %87 odol koagulu  batek sorrarazten ditu.  
- Sei minuturo iktus bat gertatzen da Espainian. Urtero, 12.000 kasu berri erregistratzen dira. 
- Gizonezkoek %25eko probabilitate handiagoa dute emakumeen aldean. 
- Iktusa pairatzen duen pertsona batek 1.900.000 neurona gal ditzake minutuko gertaeran zehar.

GARUNEKO IKTUS MOTAK

HEMORRAGIKOA
Garunean odol-hodi bat hausten denean geratzen da. Odola hoditik ateratzen da eta hematoma k inguratzen duen ehuna estutzen du. 

ISKEMIKOA
Odol-hodiak buxatuak daude. Arazoa eragiten duten koaguluak, garuneko tronboak edo garuneko enbolismoak izendatzen dira. Bi motakoak izan daitezke:
- Tronbosiak: garuneko odol-hodian bertan garatzen den koagulua.
- Enbolismoak: koagulua gorputzeko beste leku batean garatzen da. Koaguluaren zati bat askatu egiten da eta garuneraino bidaiatzen du. 
 
SINTOMAK
- Buruko min bortitza, bizia eta ez ohikoa
- Aurpegi- paralisia 
- Ikusmenaren galera
- Hizkuntza ulertezinean adieraztea
- Zorabioak eta oreka edo koordinazioaren galera
- Beso edo hanka batean indarraren galera
- Ibiltzeko zailtasuna

TRATAMENDUA
- Tronbolisia: koagulua hausteko, sintomak hasi eta hurrengo 4,5 orduetan zehar botika bat ematen da. 
-Tronbektomia: koaguluaren metaketa mekanikoki kentzen da. 
- Angioplastia: itsututako arterian puxika puzgarri bat sartzen da garbitzeko. 
- Stenting: buxatutako arterian sare metaliko bat jartzen da garbitzeko eta bere osotasuna  berrezartzeko. 
- Hipotermia terapeutikoa: hotzak neuronak babesten ditu eta garuneko infartuaren ondoren ematen den prozesua atzeratzen du.

BAZENEKIEN...?
- Fruitu lehorrek garuneko iktusaren intzidentzia %49 arte gutxitzen dute. New England Journal of Medicinek argitaratutako ikerketa baten arabera, eguneko 30 gramo nahiko dira, horietatik 15 gramo intxaurrak izan behar dira.

- Iktus iskemiko transitorioa, bere sintomek bi ordu baino gehiago irauten ez duten iktus leuna da. Garuneko atal batean odol fluxua eteten delako gertatzen da, denbora epe motz batez eta  ez ditu epe motz eta ertaineko ondorioak besterik ekartzen. Sintomak konturatu gabe gerta daitezke, gune baten lokartze arina, muskulu gutxi espezifiko baten ahultasuna, amnesia txikiak edo desorientazio arina izan baitaitezke.
 
- Iktus arina sufritu baduzu, aukera gehiago dituzu bigarren iktus bat gertatzeko datozen egunetan. 

- Igarotzen den minutu bakoitza erabakigarria da, horregatik ezinbestekoa da larrialdietara jotzea ahal bezain laster, sintometako bat antzematean, ondorioak ahalik eta gehien gutxitzeko eta istripua hilgarria izatera iritsi ez dadin.

- Hipertentsioa baduzu, presio arterialaren aldiroko kontrola behar duzu iktus arriskua urruntzeko, iktusa eragiten duen faktore nagusia baita presio altua. 

- Iktusaren eta ondoriozko neurona eta funtzio galera eta gero, pazientea neurri batean osa daiteke edo guztiz garunaren plastikotasunari esker, garunari egoera berriari egokitzeko bere funtzioak antolatzea ahalbidetzen dion ezaugarria, aurretik horretarako prestatuta ez zeuden  neurona batzuek funtzio berriak egiten dituztelarik.

- Iktusa jasa duten pazienteak birgaitzeko terapia aurreratuenak galdutako garuneko funtzioak berreskuratzeko ama-zelulak erabiltzen dituztenak dira.

Gehiago itzuli