Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2018




Txokolateak zure osasunari kalte egiten ari dio?

Txokolateak zure osasunari kalte egiten ari dio?

ITURRIA: Sportlife
Eta jaten badut, hobe esnearekin edo purua?

Berri onak dira txokolatea ez dela batzuek sinestarazi nahi diguten bezain txarra, beti ere jaten dugun kantitatea neurrizkoa bada, bere kaloria eduki altua dela eta daukan estimulatzaile kantitate txikiagatik (teobromina). Bere onura kardiobaskularretan pentsatuz, hobe da txokolate beltza esnedun txokolatea baino, bihotzeko gaixotasunak eta zenbait minbizi mota izateko arriskua gutxitzen duten sustantzia antioxidatzaileen onura guztia lortuko baituzu. 

Baina txokolatea gauean jaten baduzu, jende askok afalostean egiten duen bezala, hobe da esnedun bertsioa aukeratzea, askoz ere sustantzia bizigarri gutxiago dituena (kafe kafeinagabe batek baino gutxiago) eta oraindik antioxidatzaile kantitate esanguratsua gordetzen dituena.

Gehiago itzuli