Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2018




Zein da korrika egiten dugunean gure orkatilek betetzen duten funtzioa? Honelakoa da lasterka egitearen biomekanika

Zein da korrika egiten dugunean gure orkatilek betetzen duten funtzioa? Honelakoa da lasterka egitearen biomekanika

ITURRIA: Sportlife
Orkatila hanka eta oinaren loturatik sortzen den artikulazioa da, eta bere osotasunean gorputzeko egitura konplexuenetako bat da. Egitura horren indarra eta mugimendu egokia beharrezkoak dira kirolari ororentzat, haren gaitasunetan nabarmen eragiten baitu. Eta, jakina, orkatilaren lana ezinbestekoa da lasterketan, horregatik, hark betetzen duen funtzioaren inguruan informatu nahi dizugu eta haren biomekanika bikaina azaldu. 

Hasteko, orkatilek mugimendu artikular asko egin ditzakete: 
Flexio dortsala: Oinaren alde dortsalak tibiaren aurrealderantz egiten duen mugimenduari deritzo (orkatila, oina tibiarantz zuzentzeko, luzatzen dugunean ematen da).
Oinazpiko flexioa: Oin-zola beherantz mugitzen dugunean ematen da. 
Abdukzioa: Oina kanpoalderantz mugitzen dugunean ematen da (oin puntak kanpoalderantz zuzentzen ditugunean gertatzen da). 
Adukzioa: Oina barrualderantz mugitzen dugunean ematen da (oin puntak barrualderantz zuzentzen ditugunean ematen da). 
Ebertsioa: Oin-zola kanpoalderantz mugitzen dugunean ematen da: pisua barnealdeko ertzaren gainean jartzen da. 
Inbertsioa: Oin-zola barnealderantz zuzentzen dugunean ematen da; pisua kanpoaldeko ertzaren gainean jartzen da. 
Oineko behatzen luzaketa: Oineko behatzak zorurantz luzatzen dira.

1. OINAK ZORUAREN AURKA TALKA EGITEN DUENEAN
Lurreratzean, nahiz orpoarekin izan (abiadura neurritsuetan) edo oin-zelarekin izan (abiadura handiagoetan), orkatilak linealtasun egoki bat mantendu behar du gorputzean goraxeago aurkitzen diren atalak (belaunak, aldakak, bizkarrezurra) ez daitezen behar baina gehiago behartu, horrela gorputzarentzat oso kaltegarriak diren desorekak saihestuz. 

2. OINA ZORUAN FINKATZEN DENEAN 
Behin lurraren aurkako inpaktua gainditzean, inpaktu horretan sortu den energia xahutzeko lanean paper garrantzitsua betetzen du orkatilak. Orkatilaren barruranzko biraketa baten bidez, “pronazio” deritzona, orkatilak talka horretan sortu den energia xahutzea lortzen du.  Gehiegizko pronazio bat (15 gradutik gorakoa dena) edo pronazio gabezia bat (5 gradukoa baina baxuagoa dena) gertatzen baldin bada, lesioak sor daitezke. 

3. OINAK BULTZADA HARTZEN DUENEAN
Momentu horretan orkatilan behar dugun adina indar sortzen da berriro ere bultzada hartu eta lasterketan aurrera jarraitzeko. Bultzada berri hau hein handi batean orkatilan dauden gihar hedatzaileei esker sortzen da. Orkatila ongi lerrokatua baldin badago, gihar hedatzaileei esker sortzen den bulkada bere osotasunean aprobetxatu ahalko da.

4. OINAK LURRAREKIN KONTAKTURIK EZ DUENEAN 
Oinak bultzada hartu eta lurra ukitzen ez duen momentuan goranzko ibilbide bat hasten du non orkatilak bere linealtasuna era neutro eta erlaxatu baten mantendu behar duen hankaren aireko fasean bere funtzioa lagungarri izan dadin.

Gehiago itzuli