Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2018




Entrenamenduekin berriro hastean bizikletariek egiten dituzten 5 akats

Entrenamenduekin berriro hastean bizikletariek egiten dituzten 5 akats

ITURRIA: Sportlife
Ez ezazu egoera fisiko ona berreskuratzeko prozesua zapuztu.

Profesionalen artean ere arruntak izaten direla kontuan hartuta, ohikoa da negua amaitu eta zure lehengo egoera fisikora itzuli nahi duzunean honako akats batzuk egitea.

1. Gosea igarotzea. Egoera fisiko ona berreskuratzearen bidea gogorra izaten da, askok pisua galdu nahi izaten dute, eta entrenatzeaz gain, emaitzak azkarrago ikuste aldera, kontsumitzen dituzten kalorien ahorakin kopurua nabarmen gutxitzen dute.
Zer da egokiena?: Zuzenena, entrenamendu luzeen aurretik, hau da, 60 minututik gorako entrenamenduen aurretik, ahorakin kalorikoen kontsumoa igotzea litzateke. Eta entrenamendua amaitu ondoren berriz, proteinetan eta kate ertaineko eta motzeko karbohidratoetan aberatsa den irabiaki edo elikagairen bat kontsumitzea litzateke. 

2. Hasieratik intentsitate handiko esfortzua egitea. Udan egoera fisiko bikainean zeunden eta neguko etenaldiaren ondoren indarberritua itzuli zara eta intentsitate handiko entrenamenduak eginez hasi zara. 
Zer da egokiena?: Berriro ere sasoi onean aurkitzeko prozesuak pixkanakakoa behar du izan. Astean ordubeteko edo 2 orduko 4 entrenamendu egitea hobe da, astean 4 orduko 2 entrenamendu egitea baino. 

3. Intentsitate handiko entrenamenduak egiteko gehiegi itxarotea. Aurrekoa puntuan aipatu duguna bezain ohikoa da hau, baina honek justu kontrakoari egiten dio erreferentzia. Txirrindulari askok, prestaketa arretatsu eta zuhur bat eramate aldera, asteak igarotzen dituzte intentsitate baxuko entrenamenduak egiten. 
Zer da egokiena?: Lehenbiziko 8 irteeren ondoren, zure entrenamenduari intentsitate handiko dosi txikiak gehi iezazkiozu, egoera fisikoa azkarrago berreskuratzeko erritmo aldaketa motxak eta abiatze azkarrak eginez. 10 segundoko 3tik 6ra bitarteko aldaketekin has zaitez. 

4. Eguraldiarekin bat ez datorren ekipamendua erabiltzea. 3 gradu zentigradu egiten dituenetan galtza motxak daramatzan hanka gihartsuko txirrindularia ikustea bezain ohikoa da 18 gradu zentigradutan galtza luzeak eta txaketa termikoa daraman txirrindularia ikustea.
Zer da egokiena?: Eguraldiaren iragarpenari begirada bat eman iezaiozu irten aurretik eta erraz jantzi eta erantzi ditzakezun janzkiak erabil itzazu: txalekoa duzu janzki praktikoenetako bat, baita media termiko, beso-erdi eta mailloten poltsikoan kabitzen diren zira tolestagarriak ere. 

5. Talde-irteerak egitera mugatzea. Dibertigarrienak horiek dira ziurrenik, baina taldearen erritmoa jarraitzera behartua zaude eta ez diezu zure hankei une bakoitzean behar dutena ematen. 
Zer da egokiena?: Talde-irteerak lasai ibiltzeko aprobetxa itzazu eta bakarkako irteerak zure beharren arabera indarra, abiadura, igoera eta abar lantzeko erabil itzazu.

Gehiago itzuli