Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2018




Ura pisua galtzeko?

Ura pisua galtzeko?

ITURRIA: Sportlife
Bai, egia da, ura edateak argaltzen lagun diezazuke. Jarraitu irakurtzen eta ulertuko duzu.

Bai, egia da, baina gertatzen dena da urdaileko paretak lasaitzen direnean gose sentsazioa desagertu egiten dela. Beraz, urdaila urez betetzeak asetasun sentsazioa izaten laguntzen du eta azkenean, gutxiago jaten dugu. Beraz, estrategia moduko bat da gula atakeak eta jatordu oparoak ekiditeko. Aditu batzuek jaten hasi aurretik bi baso ur edatea aholkatzen dute jarrera konpultsiboak ekiditeko.

Zuntz asko duten janariekin batera likidoak edateak betetasun sentsazio azkarra eragingo du, urarekin batera zuntza tamainaz handitzen denean. Zuku naturalak ogi integralarekin, jogurt likidoa zerealekin edo tea Wasa ogiarekin, gose sentsazio handia dugunean eta pisuaren kontrol fase batean gaudenean otordu baten aurretik izan ditzakegu adibide batzuk dira. 

Gehiago itzuli