Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-04-2018




¿Bizikletan ibiltzean izterretan pilatutako gantza eliminatzen al da?

¿Bizikletan ibiltzean izterretan pilatutako gantza eliminatzen al da?

ITURRIA: Sportlife

Fitness munduan alboratu beharreko sinesmena hori

Ohiko ustea da gantza mugimenduan jartzen ditugun gihar multzoetatik eliminatuko dela pentsatzea. Hankak mugimenduan jarriz gero, haietan pilatutako gantza eliminatuko litzateke lehenbizi … Halere, ideia honek ezer gutxi du egiazkotik: gantza gorputzeko atal guztietatik hasten da eliminatzen, era bateratuan. Eta gantza aise pilatzen den gorputz atal horiek dira justuki hura eliminatzea lortzen duten azkenak. Gizonezkoen kasuan, oro har, sabelaldea; emakumezkoen kasuan berriz, ipurmasailen gune femorala. 

Hori dela eta, hanketan pilatutako gantza eliminatzeko bizikletan ibiltzea bezain eraginkorra da igeri egitea edota korrika egitea. Hori bai, gantza eliminatzeko ariketa fisikorik egokiena denbora luzez praktikatu ahal duzun hura dela ez ezazu ahaztu. Zure helburua gorputzean pilatutako gantza eliminatzea baldin bada, Sport Life-n gomendioa intentsitate neurritsu batean denbora luzez praktikatu ahal duzun kirol bat aukeratzea da.  Eta, horrez gain, aukeratutako kirol hori, eta hona hemen gakoa, astean hiru edo lau aldiz praktikatzea. 

Gehiago itzuli