Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-04-2018




Nekea bakarrik ote edo anemia izango dut?

Nekea bakarrik ote edo anemia izango dut?

ITURRIA: Sportlife

Anemia mota asko daude, baina gehienak, odoleko globuluak ohikoa baino gutxiago direnean ematen dira, edo odoleko hemoglobina kontzentrazioa baxua denean. Honek oxigeno kantitatea jaistea eragiten du, globulu gorrietan dagoen hemoglobinak oxigenoa garraiatzen baitu. Zeluletako oxigeno jaitsiera edo hipoxiaren ondorioz, zelulak “itota” daude eta ezin dute bere funtzioa normaltasunez burutu. Sintomek erne jarri behar zaituzte eta berehala odol analisia egin behar duzu. 

Anemia mota asko daude, baina gehienak, odoleko globuluak ohikoa baino gutxiago direnean ematen dira, edo odoleko hemoglobina kontzentrazioa baxua denean. Honek oxigeno kantitatea jaistea eragiten du, globulu gorrietan dagoen hemoglobinak oxigenoa garraiatzen baitu. Zeluletako oxigeno jaitsiera edo hipoxiaren ondorioz, zelulak “itota” daude eta ezin dute bere funtzioa normaltasunez burutu. 


Zeintzuk dira anemiaren sintoma klasikoak? 

·         Azalaren ezohiko zurbiltasuna
·         Bihotz taupaden bizkortzea
·         Arnasa hartzeko zailtasuna
·         Energia falta handia, justifikaziorik aurkitzen ez diozun nekearekin 
·         Zorabioak edo bertigoak, bereziki zutik zaudenean gertatzen zaizu
·         Buruko minak
·         Suminkortasuna
·         Emakumeen kasuan, hilerokoaren ziklo irregularrak
·         Ahoko zauriak edo mingainaren hantura
·         Ikterizia edo azal, begi eta aho horixkak 
·         Barearen edo gibelaren tamaina handitzea
·         Zaurien orbaintze geldoa

Sintoma hauetako batzuk badituzu, hematokrito, hemoglobina eta hematie edo globulu gorrien baloreak begiratzeko odol analisiak egitea presazkoa da, ferritina, burdina eta transferinaren baloreak ikusteko beste azterketa espezifiko batekin batera. Honekin guztiarekin espezialistak anemiari buruzko diagnostikoa egin ahal izango du.

Gehiago itzuli