Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-04-2018




7 trikimailu etxetik kanpo jan eta ez gizentzeko

7 trikimailu etxetik kanpo jan eta ez gizentzeko

ITURRIA: Sportlife

Eguraldi ona iristean, askok kilo batzuk galtzean pentsatzen dute udari begira… baina terraza eta ospakizunen garaia ere hasten da. Kanpoan jan eta ez gizentzea posible da, kirola egiten jarraitzen baduzu eta aholku hauei kasu egiten badiezu: 

  • 1.  Ondo aukeratu jatetxea. Aukera baduzu, janaria oso gutxi prozesatua, plantxan eta saltsarik gabe prestatzen den bat hauta ezazu. 
  • 2. Ez zaitez gosez iritsi. Kaloria batzuk kentzeko asmoz aurreko jatordua ez egitea ez da estrategia ona, kontrolatzea askoz zailagoa gertatuko baitzaizu. Guztiz kontrakoa, aurreko jatorduak normaltasun osoz egin eta hartu fruta edo jogurt bat jatetxera iritsi baino ordu bete lehenago.
  • 3. Eskatzerakoan, hobeto lehenengo eta bigarren plater bat aukeratzen baduzu, mahai erdian “zizka-mizka” egiteko baino, zailagoa egingo baitzaizu aukeratzea eta jaten duzunaz kontziente izatea. 
  • 4. Ez engainatu zure burua. Askotan gure kontzientzia lasaitzen dugu aukeratzeko janari osasungarririk ez zegoela pentsatuz … baina ia beti posible izaten da barazki lehengo  bat eta arraina, haragia edo itsaskia plantxan eskatzea bigarren bezala.
  • 5.  Poliki jan, zaporeez eta konpainiaz (baduzu) gozatu. Honela esperientzia pozgarriagoa izango da eta asetasun sentipena behar ez duzuna irentsi baino lehenago iritsiko da (20 minutu inguru behar ditu).
  • 6. Kontuz kaloria likidoekin. Jaten duzuna zaintzeak ez du ezertarako balio, gero freskagarri edo edari alkoholikoetan kaloria asko hartzen badituzu. 
  • 7. Aukeratu infusio bat, limoia edo kanelarekin postrerako. Fruta eta jogurta elikagai osasungarriak dira, baina ez da beharrezkoa orain sabela beteta duzula. Hobe berriz gosea duzunerako uztea. 

Gehiago itzuli