Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-04-2018




Zer gertatzen da zure gorputzean gantza erretzen duzunean?

Zer gertatzen da zure gorputzean gantza erretzen duzunean?

FUENTE: Sportlife
Ariketa eta dieta konbinatzearen garrantzia ulertuko duzu.

Entrenamendu gantz-erretzaileari buruz asko hitz egiten da, baina zer gertatzen da benetan zure gorputzean? Gerta daitekeena da hasieran gose gehiago sentitzea, logikoa da entrenamenduan egiten ari zaren ahalegin gehigarriagatik, baina zure gorputzak sentipen berriari egokitzen bukatuko du. Elikadura mailan kantitate gehiago jan dezakezu, baina gehiegikeriarik gabe eta elikagaiak kontuz aukeratuz.

Entrenamendu denbora luzatzen baduzu, zure muskuluak gehiago definitzen doazela ikusiko duzu, formak borobiltzen dituzten azal azpiko gantzen zati bat desagertzen joango delako. Kirol aerobikoetan efizienteagoa zarela ere nabarmenduko duzu, zati batean entrenamendu beragatik eta beste zati batean, gantz galerak zure muskuluek pisu gutxiago mugitzeko ahalegin gutxiago egin behar izatea eragiten duelako.

Entrenamenduari esker muskuluek bere metabolismoa pixka bat handituko dute, gainera ziurrenik bolumena ere pixka bat handituko dute. Horrek zure energia kontsumoa handitzea eragingo du, baita atsedenean zaudenean ere. Beraz, galera ariketaren ondorio denean eta masa muskular gehiago eratzean,  erreakzio bat ematen da batera: gantza galtzen duzu, beraz, zure metabolismoa aktibatu egiten da eta orduan, errazagoa da gantza galtzea. Alderantziz, gero eta gutxiago aktiboa izan, erreakzioa hurrengoa izango litzateke: gantz gehiago metatzen duzu, beraz, metabolismoa geldoago joango da, beraz, errazagoa da gantza metatzea.

Dieta hutsarekin, ariketarik gabe, gorputzak gantz galerari metabolismoa geldotzen erantzun ohi dio, beraz, gero eta zailagoa da pisua galtzea, nahiz eta goseak hiltzen egon. Horregatik da ezinbestekoa ariketa eta dieta konbinatzea: “kirola erregea da, elikadura erregina da eta elkarrekin erreinua egiten dute”.

Gehiago itzuli