Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-04-2018




Hona hemen lasterketa herrikoietan hasi berriak direnen 7 ohiko akats

Hona hemen lasterketa herrikoietan hasi berriak direnen 7 ohiko akats

ITURRIA: Sportlife

Lasterketa aurreko egunetan, aurreko asteetan egin duzun guztia alferrikakoa izan ez dadin, hona hemen baliagarri izan dakizkizukeen aholku batzuk. 
  • 1. Irteera gunera presaka iristea: Lasterketa goizean goiz baldin bada ere, lasai eta denborarekin bertaratzea komeni da, hura hasi aurretik, dortsala jaso, jantzitegia kokatu, eta giharrak berotzea komeni baita. Lasterketa hasi aurretik urduri sentitzea oso normala da, beraz, horri berandu edo justu-justu iristearen presak eta urduritasuna gehitzen baldin badizkiozu, garesti ordaindu ahal duzu. 
  • 2. Gehienezko abiaduran hastea: 10 kilometroko lasterketek ere, dosifikazioa eta estrategia bat erabiltzea eskatzen dute. Oso luze suerta dakizuke lasterketa zure erritmoa ezagutzen edo errespetatzen ez baldin baduzu. Lasterketa luzeagoetan berriz, zer esanik ez! 
  • 3. Lehian hastea: Beste korrikalari batekin edo talde batekin baldin bazoaz eta haiek zuk zeure buruari markatu diozun erritmoa edo egun horretan hankek baimentzen dizutena baina azkarrago baldin bazoaz, ez zaitez haiei jarraitzen ahalegindu, zure gorputzak garesti ordainduko baitu. 
  • 4. Saiakuntzak egitea materialarekin, elikagaiekin, edota gehigarri elikagarriekin. Lasterketa egunean ez itzazu gauza berriak (galtzerdi berri batzuk ere ez) probatu. Esfortzu handiz prestatu duzun lasterketa hori zapuztu lezake lasterketa egunean eginiko aldaketaren batek. 
  • 5. Lasterketa aurreko egunetan aurreko asteetan egin gabeko entrenamenduak konpentsatzea. Azken astean entrenamendu luzeak edo intentsitate handikoak egiteak lasterketara nekatuago iristea izango du ondorio bakar. 
  • 6. Zure erritmoa erabakitzerako garaian ibilbidea zein egoera klimatologikoa ez kontutan hartzea. Ibilbide lau batean edo malda asko dituen ibilbide batean ezin duzu lasterka berdin egin, 16 gradu zentigradutan edo 30 gradu zentigradutan lasterka egitea berdina ez den era berean. 
  • 7. Urduri nabaritzeagatik errudun sentitzea: Ez zaitez arduratu edota errudun sentitu lasterketa aurretik urduri nabaritzen baldin bazara. Urduritasuna oso ohikoa da eta, horrez gain, zure errendimendua hobetzeko lagungarri egin dakizuke. Zeure burua sentsazio hori ezkutatu edo deuseztatzearekin estutzen baldin duzu, edo zeure burua lorik egin ezin eta lo egitera behartzen baldin baduzu, lehia aurreko antsietatea paira dezakezu. 

Gehiago itzuli