Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-04-2018




Haurdun egonez gero fida al zaitezke zure pultsometroaz?

Haurdun egonez gero fida al zaitezke zure pultsometroaz?

ITURRIA: Sportlife

Adi, haurdunaldian bihotz-taupaden frekuentzia ez da jarduera fisikoaren adierazle egokia. 

Haurdun dauden emakume kirolariei pultsometroa oso lagungarri dela eta minutuko 120 taupadak ez gainditzea gomendatu ohi zaie. Halere, adi egon, haurdunaldian bihotz-taupaden frekuentzia ez baita ariketa fisikoaren intentsitatearen adierazle egokia, haurdunaldiko momentuaren, haurdun dagoen emakumearen posizioaren, eta beste hainbat arrazoiren arabera asko aldatzen baita haren bihotz-taupaden frekuentzia.  Aurretik aipatu izan den eran, haurdun dauden emakumeek ariketa fisikoa egitean izaten duten bihotz-taupaden frekuentzian alterazio batzuk ematen dira. Alterazio horien ondorioz, haurdun dauden emakume kirolarien bihotz-taupaden frekuentzia ez da gehienezkora heltzen. Ariketa fisikoa preskribatzean, baita egitean ere, norbera egiten ari den esfortzuaren pertzepzio subjektiboari kasu egin eta erosotasun erlatiboz entrenatzea hobe da, betiere gehiegizko nekea ekiditen ahaleginduz. Umetokiaren handitzeak, diafragmaren espazioa murriztea du ondorio. Hori dela eta biriken gaitasuna gutxitu eta arnasketa zaildu egiten da, horren ondorioz banakoaren arnas-frekuentzia igotzen delarik (hau nabarmenagoa egiten da haurdunaldiaren 21. astetik aurrera).

5-10 minutuz oinez berotzea gomendatzen dizuegu, luzaketa ariketa batzuk ere eginez eta deshidratazioa ekidite aldera, eguraldi beroa edo hezea egiten duen egunetan kirolik ez eginez. Intentsitate handiko entrenamenduren bat egiten baldin baduzu, ez ezazu inoiz hura 15 minutuz baino gehiagoz luzatu, intentsitate handiko kirola gomendagarria ez dela argi utzi nahi dugun arren, hura zuntzen haustura goiztiarrarekin, plazentako lesioekin, erditze goiztiarrekin eta haurraren umetoki barneko handitzearen atzerapenarekin erlazionatua baitago.  

Gehiago itzuli