Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-05-2018




Ba al zenekien ardo kopa bat edo bi hartzeak kardio sesio bat egitearen balio berbera duela?

Ba al zenekien ardo kopa bat edo bi hartzeak kardio sesio bat egitearen balio berbera duela?

ITURRIA: Sportlife
Ardo kopa bat edo bi edan ondoren, ordubeteko entrenamendu saio bat egin ondoren gertatzen denaren antzera, errendimendu fisikoa, indar muskularra zein bihotzaren funtzionamendua hobetu egiten dira. Fenomeno hori ardoak duen Resveratrol izeneko sustantzia kimikoari eta bere funtzio antioxidatzaileari esker gertatzen da. Wine Health eta Bartzelonako Unibertsitateko Elikadura eta Gastronomia zientzien lehendakari den Lamuela Doktoreak dioenari jarraiki, ardoa edateak gorputzaren metabolismoa bizkortu egiten du eta, hori dela eta, pisu egokia mantentzeko lagungarri da.

Halaber, azkenekoz ospatu zen Wine Health elkartearen batzarrean bildu ziren mediku eta zientzialarien arabera, ardoa mesedegarri izan liteke gure gorputzarentzat. Haien esanetan, osasuntsua den dieta bat mantentzearekin batera, ardoa era neurritsu batean kontsumitzea onuragarri suerta daiteke gure osasunarentzat.

Bihotz-gaixotasunak 
Ardoa dieta mediterraneoak dituen eragin onuragarrien % 25aren erantzule da. Horri jarraiki, PREDIMED ikerlanak dieta mediterraneoa jarraitzea bihotz gaixotasunak gutxitzearekin erlazionatua dagoela azpimarratzen du. Bartzelonako Hospital Clinic-eko Barne-Medikuntza Saileko doktore den Ramon Estruch-en arabera, ardoak eragin positiboa du gure osasunean eta kronikoak diren gaixotasun asko saihesteko baliagarria da, bihotz-gaixotasunak saihesteko, bereziki. 

Gizentasuna
Ba al zenekien ardo kopa bat edo bi hartzeak kardio sesio bat egitearen balio berbera duela? Ardo kopa bat edo bi edan ondoren, ordubeteko entrenamendu saio bat egin ondoren gertatzen denaren antzera, errendimendu fisikoa, indar muskularra zein bihotz funtzioa hobetu egiten dira. Fenomeno hori ardoak duen Resveratrol izeneko sustantzia kimikoari eta bere funtzio antioxidatzaileari esker gertatzen da. Wine Health eta Bartzelonako Unibertsitateko Elikadura eta Gastronomia zientzien lehendakari den Lamuela Doktoreak dioenari jarraiki, ardoa edateak gorputzaren metabolismoa bizkortu egiten du eta, hori dela eta, pisu egokia mantentzeko lagungarri da ardoa kontsumitzea. 

Hondatze kognitiboa eta dementzia 
Ardoa polifenol izeneko sustantzietan aberatsa da. Horiek, ebidentzia epidemiologiko sendoen arabera, funtzionamendu kognitibo egokiarekin eta dementzia arriskua gutxitzearekin erlazionatuta daude. Halatan, polifenolek eragin positiboa dute gure funtzionamendu kognitiboan eta, horrez gain, gure gogo-aldartea ere hobetu egiten dute. Horrenbestez, ardoa larritasun, antsietate zein depresio sintomak arintzeko ere lagungarri da. 
Hitz batez, Bostongo Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle den R. Curtis Ellisonen arabera, ardoa era neurritsu batean kontsumitzen dutenek gaixotasunak pairatzeko arrisku baxuagoa dute. Hortaz, azken horiek, ardorik edaten ez dutenek edo gehiegi kontsumitzen dutenek baino heriotza-tasa baxuagoa dute.

Beraz, medikuntza adituek zein zientzialariek eginiko ikerketei esker, ardo-kontsumo neurritsu baten onurak egiaztatuak gelditzen dira.

Gehiago itzuli