Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-05-2018




Odola emateak ba al du eraginik zure gehienezko VO2an?

Odola emateak ba al du eraginik zure gehienezko VO2an?

ITURRIA: Sportlife
Milaka dira aldizka odola ematen duten kirolariak eta asko dira, baita ere, odola emateak haien errendimenduan, erresistentzia aerobikoari dagokion horretan bereziki, kalteak eragingo ote dituen galdetzen dutenak. Horren harira, orain dela gutxi argitaraturiko ikerlan batean, ikertzaile talde batek odola eman ondoreneko odol-bolumenaren beherakadak kirolariengan zein ondorio zituen aztertu zuen.

Kirolariek esfortzu probak egin zituzten bai odola eman aurretik eta baita odola eman (450 ml odol) ondoren ere. Emaitzen arabera, odola eman ondoren hemoglobina kontzentrazioaren gutxitze bat (% -9.4) zein hemati kantitateen beherakada bat (% -10.8) eman zen, horiek VO2 gehienezkoaren gutxitzearekin zein atari aerobikoaren beherakadarekin erlazionatuta daudelarik.

Emaitza horiek ikusirik, lehiaketetan parte hartu aurretik zuhur jokatu beharko lukete kirolariek. Aldiz, entrenamendu garaian ez legoke odola emateko inongo arazorik eta, gainera, beste gizabanakoei osasuna berreskuratzen laguntzen ari garenaren errefortzu morala eta soziala jasoko genuke.

Gehiago itzuli