Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-05-2018




Beldurra al diozu bizikletarekin aldapan behera jaisteari?

Beldurra al diozu bizikletarekin aldapan behera jaisteari?

ITURRIA: Sportlife
Bederatzi aholku jaitsierekin sufritu beharrean, haiekin gozatzeko.

Bada bizikletan ongi jaisten direnak txikitan ikasi dutenak direla esaten duenik, edo baita ongi jaisten jakitea sortzetikoa dela aipatzen duenik, edota ongi jaisten direnak beldurrik ez dutenak direla edota zuzenean burugabe batzuk direla aipatzen duenik ere. Halere, bizikletan maldan behera jaistea ikasi egiten da, eta badira gure teknika hobetzeko, zein azkarrago eta seguruago jaisteko erabili ahal ditugun hainbat aholku. 
  • 1. Eraso posizioa. Gune zail batera iristean hartzen duzun jarreran dago gakoa, zure mendi bizikletaren gainean hartzen duzun jarrera eta posizioan. 
  • 2. Gakoa bizikletaren gainean aktiboagoa izatea da, eta inguruan gertatzen denari adi egotea. Eskulekuari eutsi, eta begiak itxi beharrean, jarrera aktiboa mantendu behar dugu harri, gurpil-arrasto zein sustrai bakoitza sentitzeko. 
  • 3. Gure pisuaren gehiengoa pedaletan bermatuko dugu, eskulekua ahal den arinen utziz. Hori lortzeko, gure gorputza atzerantz eramango dugu arinki, eta orpoak apur bat jaitsiko ditugu. 
  • 4. Belaunak tolestu. Belaunak ez ditugu behin ere luzatu behar. Belaunak betiere apur bat tolestuta mantendu behar ditugu bizikleta errazago mugitu ahal izateko. 
  • 5. Gorputz-enborra berdindua mantendu. Belaunak tolesteaz gain, aldaka ere atzerantz eraman behar dugu eta gorputz enborra jaitsi behar dugu hura horizontalean ipini arte. 
  • 6. Sorbaldak jaitsi. Eskulekuaren mugikortasun on bat lortze aldera sorbaldak erlaxatzea oso garrantzitsua da. Ohiko akatsa da sorbaldak tentsioan eramatea. 
  • 7. Ukondoak kanpoalderantz zuzendu. Ukondoak kanpoalderantz zuzentzen ditugunean mugikortasun zein oreka hobea lortzen dugu. 
  • 8. Burua gorantz eta begirada aurrerantz zuzendu. Oso garrantzitsua da gure begirada bizikletaren aurreko gurpiletik haratago zuzentzea. Horrela, aurrean topatzen ditugun oztopoak saihestu ahalko ditugu eta ibilbide onena aukeratu ahalko dugu. 
  • 9. Lurrazalean kontaktu guneak aurkitu. Lurrazala aztertu behar dugu eta kontaktu gune egokiak aurkitzen saiatu behar dugu, peralteak kasu. 

Gehiago itzuli