Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-05-2018




Hortzak zaintzen ez dituen kirolariaren“zorigaitzak”

Hortzak zaintzen ez dituen kirolariaren“zorigaitzak”

ITURRIA: Sportlife
Erne! Ahoan izan baitaiteke muskuluen gainkargen, oreka arazoen, eta abarren arrazoia. 

Kirolari batek ahoa artikulazioak adina zaindu beharko lituzke. Gustavo Camañasen arabera, Vitaldenteko Mediku Batzordeko kidea, ahoaren osasunak gorputz osoari eragiten dio eta infekzio larriak, mina, loaren nahasketak, etab. eragin ditzake. Beharrezkoa da ere hozkada aztertzea, harreman zuzena baitago jarrera-orekarekin, hortzen lerrokatze okerrak kirol errendimendu txarra ekar diezaguke. Hauek dira ahoko eta hortzetako arazo zehatzekin lotzen diren errendimendu gabeziak. 

Oklusio txarra: oreka arazoak.
Masailezurreko tentsioa: mina lepoan eta bizkarrean eta migrainak.
Aho eta hortzetako infekzioa: gainkarga muskularrak.
Txantxarra/haginetako mina: kirola egiteko ezintasuna edo mugaketa.
Murtxikaketa txarra: energiaren beherakada.

Gehiago itzuli