Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-05-2018




Gorputza, honela zahartzen zara

Gorputza, honela zahartzen zara

ITURRIA: Sportlife
Badakizu nola zahartzen diren gure ehunak? Ikas ezazu denboraren iragatea ahalik eta gehien geldotzeko laguntzen. 

Seguru argi duzula zure aurpegiko azala nola zahartzen den eta urteekin zure gorputzeko epidermisari zer gertatzen zaion, baita zer egin behar duzun ohitura osasungarri eta laguntza kosmetikoaren bidez prozesu hau frenatu eta geldotzeko, baina zer gertatzen da zure gorputzeko gainontzeko ehunekin?

EZ DA ZAHARTZEARENTZAKO FRENORIK
Berri txarrak! Hirugarren adinerako bide honetan ez da frenorik! Baina honek ez du esan nahi bizi estilo aktiboak, dieta osasungarriak eta etorkizunarekiko ikuspegi baikorrak laguntzen ez dutenik, eta asko, aitona-amona osasuntsuak, zoriontsuak izatera, bizi kalitate txukuna baino gehiagorekin eta ahal den gutxien hondatutako gorputzarekin.  
Zahartzearen aurkako indarra, denbora luzeagoz gazte mantentzeko gakoak

BAINA GERO ETA GEHIAGO ETA HOBETO BIZI GARA
Herrialde garatuetan gero eta gehiago eta hobeto bizi gara, hori egia da. NBE-ren arabera, 2050 urtean 80 urtetik gorako pertsonen kopurua 377 milioi inguru izango da eta 2014an Espainian, ordurako, 65etik gorakoen kopurua biztanleriaren  %18,1ekoa zen INEren arabera, datu ikusgarriak dira, 1900 urtean munduko biztanleriaren %1a gainditzen ez zutela kontuan hartzen badugu.

BADU GIZA ZAHARTASUNAK MUGA GENETIKORIK? 
Mauricio Herrera doktoreak dioenez, gizakiaren material genetikoak 120 eta 125 urte bitarteko biziraupen muga dauka, irits gaitezkeen zahartasun kota markatuz.  Hala ere, asmo handiko biziraupen helburu honetan ingurune- faktoreak eta elikadura eta bizitza estilo ohiturak ere sartzen dira. Gainera, honetan kirolariek zortea dugu! Aditu honek ongi adierazten duen bezala, zahartzeak eragiten duen ehunen narriadura eta orokorrean, osasunarena, beti izango da txikiagoa kirola egiten bada edo bizitzan zehar egin bada! 

ZER ALDAKETA FISIKO EKARTZEN DITU ZAHARTZEAK?
Baina adinaren determinismora itzuliz, Leonard Hayflick gerontologoak hurrengo azalpena ematen zuen:  zelulek zatiketa muga bat dute (50 inguru), ondoren, zatitzeari uzten diote eta … hil egiten dira. Honela, urteek gure ehunetan nahitaez eragiten dituzten aldaketen ondorioz nola izango ginateke? 

1. BAXUAGOAK ETA UR GUTXIAGOREKIN:
Azalpen sinple bat badago zure aitonak, zure aita baino altuagoa zen 1,80 metroko gizon horrek, bera baino zentimetro batzuk baxuago izaten bukatu izanarentzat, eta ez da soilik tentetzeko indarrik ez zuelako! Izan ere, gizonek hezurretako masaren %17 inguru arte galtzen dute eta emakumeek ia %30 eta honek altuera galerara eramaten du, bost zentimetrotakoa emakumeetan eta hirukoa gizonetan. Aldaketa hauen arrazoietako bat, hain zuzen, gorputzeko uraren galera da, ornoen arteko diskoak estuago egitea eta ornoak elkarrengana hurbilarazten dituena. Gizonetan gorputzaren pisuaren %61 inguru ura bada (%51 emakumeetan), 57 eta 86 urte bitarteko gizonezkoetan datua %54 arte jaisten da (%46 emakumezkoetan).

2. GRASA GEHIAGO ETA MUSKULU GUTXIAGO
Gure muskulatura landua eta maitatua gutxitzen doa eta gantzaren aurka izandako guda handia iza badugu ere, honek gora egiten du. 70 urteko gizonek, 40 urte zituztenean baino 9 kilo gutxiago masa muskular izan ohi dute eta 3,4 kilo gehiago gantz- ehun.55-75 urte bitartean pixua galtzen da, muskulu, ur eta hezur masa galeragatik. Eta Sorian bizi den zure amonak orain duela 50 urte kalefakziorik ere ez zuenean baino hotz gehiago pasatzen duela harritzen bazaitu, bada azalpen bat: 75 urtetik aurrera gantza galtzen da eta energia sortzeko gaitasuna, eta horregatik izaten da hotz handiagoa.

3. AZALEKO SENTIKORTASUN GUTXIAGO ETA IZERDIARI AGUR! 
Epidermiseko aldaketa nabarmenez gain, azalaren geruza sakonenetan aipatu ohi ez ditugun beste aldaketa batzuk gertatzen dira.  Lehena, izerdi guruinak desagertu edo lan egiteari uzten diotela da eta horregatik izerditzen da gutxiago eta gorputzari usain gutxiago dario. Bigarrena, epidermisaren eta dermisaren  azpian dagoen geruza sakona, gorputzaren bero galera kontrolatu eta kolpeak arintzen dituena, galdu egiten dela da.  Eta azkenik, azaleko nerbio- zelulek ere efizientzia galtzen dute eta beroarekiko eta minarekiko sentsibilitatea gutxitzen da. 

KOSMETIKAK LAGUN ZAITZAKE
Gaur egun,  azaleko geruzak hidratatzeaz gain, ehun sakonenak tonifikatu eta bere narriadura moteltzeko, elastikotasuna mantentzen laguntzeko gai diren produktu asko daude. Esther Ortega, Institut Esthedermeko Prestakuntza zuzendariak jarraibide batzuk gomendatzen ditu:
1. Sakon esfoliatu 15 egunero. Helburua, azalak, krema eta serumen barneratze askoz sakonagoa izatea lortzea.  
2. Hidratatzea baino askoz gehiago... eta egunero! Bila ezazu hidratazio optimoa eta zuntz euskarriak aktibatzen dituena (ehunen elastikotasuna mantentzeaz arduratzen direnak, kolagenoa kasu) eta trakzioa eta konpresioa jasaten duten zuntzak(oxitalanak) konpontzen dituenak. Azken batean, epidermisetik harago barneratzea ahalbidetzen duen hidratazioa.  
3. Erre eta berraktibatu. Kosmetika gantzak erretzera eta odolaren eta linfaren zirkulazioa berraktibatzera ere zuzendu behar da, ehunaren leuntasuna, ur-oreka eta elastikotasuna denbora luzeagoan mantentzeko asmoz. 

Gehiago itzuli