Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2018




Ze adinarekin hasi daitezke umeak pisuak altxatzen?

Ze adinarekin hasi daitezke umeak pisuak altxatzen?

ITURRIA: Sportlife
Ume guztiek indar ariketak egiteko ahalmena ez ezik, hauek egiteko beharra dute ere.  Arazoa, ordea, indarraren entrenamendua  gimnasioan egiten den muskulazio entrenamenduaren alde murrizten dugunean agertzen da. 

Umeek indarra modu natural batean entrenatzen dute. Izan ere gauzak garraiatzen, edonondik zintzilikatzen, bultzatzen, trakzionatzen … igarotzen dute eguna.  Duela urte askotik zientifikoki frogatuta dago indarra lantzeak abantaila asko dituela umeen osasunerako: hezurren egitura hobetzen du, lesio arriskua murrizten du eta norberagan konfiantza irabaztea ahalbidetzen du, eta laguntza metaboliko bat da (muskulua ere organo endokrino bat da)

Garrantzitsuena muskuluaren osatze indarra da, jolasaren berezko atal bat izanik, muskulu taldeen garapen orekatuan hobekuntza nabarmen bat dakarrena. 
Hori bai, pisuei dagokienez, kirol medikuntzan eta fisiologian adituak direnen arabera, umeek ez lukete hauek erabiltzen hasi beharko 12 edo 13 urte izan arte nesken kasuan, eta urte bat beranduago mutilen kasuan.

Gehiago itzuli