Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2018




Nola ekidin automobilean bizikleta eramateagatik isunak.

Nola ekidin automobilean bizikleta eramateagatik isunak.

ITURRIA: Sportlife
Gure bizikletak arautegiak dioen moduan ez bezala autoan eramateagatik isunak 80 eurotatik gora izan daitezke (gehi ibilgailuaren ibilgetzea).

Oraindik bizikleta autoan nola eraman ezartzen duen arautegia ezezaguna da jende askorentzat. Eta asko dira bai isuna jaso dutenak hau ez betetzeagatik. Isunak ez dira batere merkeak, izan ere gutxieneko zigorra 80 eurokoa da eta zure autoa geldiarazia izan daiteke.

Kontutan hartu beharreko lehendabiziko gauza da bizikleta autoko maletategian joan daitekeela soilik guztiz finkatuta badago, mugitzeko inongo aukerarik gabe, honela arrisku bat izan ez dadin autoa bat-batean geldituko balitz edo, are okerrago, istripu bat izango bagenu.

Bizikleta-euskarri bat erabiltzerakoan, erosterako orduan dagokion homologazioa duela ziurtatzea izango da egin beharreko lehenengo gauza. Instalatzerakoan, ibilgailuaren zabalera ezin duela inolaz ere gainditu kontutan hartu behar dugu, albo ispiluak barne. Zure ibilgailuaren luzeraren %10 baino gehiago irteten bada, V-20 plaka bat erabili beharko duzu behar bezala adierazteko. Atzeko atearen gainean 3 bizikleta muntatu ditzakezu gehienez. Ez seinaleztatzeak 200 euroko isuna eta gidatzeko baimenetik 3 puntu galtzea dakar. Bizikletek ezin dute ibilgailuaren argiak zein matrikula estali. Hau gertatuko balitz, argiak eta matrikula daramatzan plaka bat instalatu beharko duzu zigorrik ez jasotzeko.

Garestiagoa den aukera bat, bizikleta-euskarriaz gain atoi-bola bat instalatzea eskatzen duelako. Alde ona, ordea, argia eta matrikula euskarria barnean dituela, beraz ez dago ezer estalita geratuko den ardurarik. Bizikleta-euskarria atzeko atean jartzen denean bezala, karga lerro gorri eta zuriak dituen V-20 izeneko plaka batekin modu egoki batean seinalatzea derrigorrezkoa da.

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldizkarian agerturiko grafiko honek bizikleta autoan egungo zirkulazio araudia betetzen nola eraman behar den erakusten du modu nahiko argi batean.

Gehiago itzuli