Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2018




Entrenatu aurretik zer edan

Entrenatu aurretik zer edan

ITURRIA: Sportlife
Ariketa egin aurretik hidratazio zuzena izateko irizpideak 

Hasi baino lehen , zalantzarik gabe, onena soilik ura hartzea da. Odolera eta zeluletara azkar pasako da, urdailean ez baita gelditzen. Hobe baso bat ur zurrupada txikitan. Nire gomendioa, 200 eta 300 ml artean edatea da.

Ariketa egin aurretik zuku edo glukosadun edariak hartzea akats bat da, huste gastrikoa oso geldoa baita. Erantzun insuliniko akutua eragin dezakegu eta jarraian hipogluzemia, ariketaren glukosa eskariarekin batera gertatuko dena.  Honek, kirolarientzat hain beldurgarria den ahulaldia ekar dezake edo garunean glukosa eza, nekea eta desorientazioa agertaraziz. 

Kontuz edari kitzikagarriekin; kafeinak diuresia eta deshidratazioa eragiten ditu.

Ariketa egin aurreko orduetan hidratatzeko eta energia izateko modu natural bat hautatzen badugu, fruta zuku batek, marrubi, gerezi edo sagarrekin, hidratatzeaz gain, bere indize gluzemiko baxuagatik glukosa maila konstante eta mantendua bermatuko digu.

Gehiago itzuli