Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2018




Konpainia txarrak, inoiz nahastu beharko ez zenituzkeen elikagaiak

Konpainia txarrak, inoiz nahastu beharko ez zenituzkeen elikagaiak

ITURRIA: Sportlife
Batzuetan konpainia txarrak onenak diren arren, elikaduraz ari garenean hobe duzu euren artean bateraezinak diren elikagaiak elkartzen ez saiatzea. Elikagai bateraezinen zerrenda uzten dizugu!

Oso ondo konbinatu eta ekarri laguntzen dioten elikagaiak dauden bezala, badira euren artean nahastuz gero “harreman toxikoa”  izan dezaketenak, non bi kideetako inork ezin duen bere onena eman elikagaiei dagokionez. Ikas ezazu etsai min hauen zerrenda eta egin iezaiezu ihes, hobeto bakarrik, gaizki lagunduta baino!

BIKOTE BATERAEZINAK
Badira batera jatean elkarri kalte egiten dioten elikagaiak, ekidin nahasketa hauek:

1. ALCOOLA ETA A, E BITAMINAK ETA AZIDO FOLIKOA
Alkohola bitaminen ‘baihitzailea’ da. Alkoholarekin ez pasatzeko beste arrazoi bat.

2. BURDIN GEHIGARRIAK, SOJA ETA ZEREAL INTEGRALEKIN
Zerealen zuntza eta azido fitikoa burdinarekin elkartzen da hestean eta bere xurgatzea gutxitzen du. Sojaren proteinak azido fitikoa dauka eta honek ere burdinaren xurgatzea galarazten du, %75ean burdina soja esnearekin hartzen denean. 

3. PILULAK EDO BURDIN ASKO DUTEN ELIKAGAIAK, TEAREKIN, KAMAMILAREKIN, MENTAREKIN ETA KAFEAREKIN 
Edari hauen polifenol antioxidatzaileek burdina duten pilulen xurgatzea %70, 80, 50 eta 40 gutxitzen dute, ondoz ondo. Burdina hobe baraurik eta C bitaminarekin, lehen kontatu dizugun bezala.  

4. TEA ESNEAREKIN
Nahasketa oso ingelesa, baina batere osasungarria, nahastean tearen flabonoide antioxidatzaileak eta esnearen kaltzioa prezipitatzen dituzu, bi elikagaiak xurgatuak izan daitezen galaraziz. 

5. ARRAUTZAREN ZURINGO GORDINA ETA BIOTINA
Arrautzaren zuringo gordinak edo gutxi eginak abidina dauka, haragien, hazien, zerealen eta lekaleen biotina ezeztatzen duen sustantzia bat. Nahikoa da zuringoak desnaturalizatzea biotina neutralizatzeko, bai egosketaren beroa erabiliz, bai irabiatuz gardenetik zurira pasa arte. Bitxia dirudien arren, arrautzaren gorringoak biotina asko dauka, natura jakintsua denaren beste adibide bat, behar duzuna jartzen baitu arrautza bezalako janari oso eta konplexuan.  

6. FRUTAK URAREKI ETA OTORDU PISUAK 
Fruta baraurik jatea hobe denaren mitoaren jatorria, otordu pisu baten ostean ur asko duten frutak hartzean digestioa zailtzen dutela da. Horregatik hobe da fruta baraurik hartzea snack osasungarri bat bezala, eta arin jaten ez dugunean edozein postre jatea ekidin.  

7. ESNEDUN TXOKOLATEA  
Kakaoa zuntz eta polifenol iturri ona da eta esnearen kaltzioaren xurgatzea zailtzen du. Txokolatea hobe %85 kakaoa izan eta bakarrik hartzea. 

8. FOSFORODUN EDARIAK ETA KALATZIOA/ A BITAMINA 
Azido fosforikoa duten edariek elikagaietako eta hezurretako kaltzioa lapurtzen dute. Eta gainera zitrala izan dezakete usain-gehigarri moduan, A bitaminaren asimilazioa gutxitzen duena. 

9. AZIDO OXALIKOAN ABERATSAK DIREN BEGETAL BERDEAK ETA KALTZIOA/ BURDINA
Espinakak, zerbak, erremolatxa oxalatoetan aberatsak dira, kaltzioa eta burdina bezalako mineralen xurgatzea gutxitzen dutenak. 

10. ARRAIN GORDINA ETA B1 BITAMINA
Arraina eta itsaski gordinek (sushia, ostrak) tiaminasa entzima dute, lekale, txerri edo txahal haragia, urdai azpiko serranoa, zerealak edo fruitu lehorren B1 bitamina edo tiaminaren asimilazioa galarazten duena. Eta bitamina hau oso garrantzitsua da muskuluentzat, beraz, muskuluetako eta buruko ahulezia nabaritzen baduzu, ez pasatu janari japoniarrarekin.

Gehiago itzuli