Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2018




Hegaldietan osasuna ez galtzeko trikimailuak

Hegaldietan osasuna ez galtzeko trikimailuak

ITURRIA: Sportlife
Ekidin odol koaguluak hegaldi luzeak egiten dituzunean.

Urteak dira “ turista klasearen sindromeari” buruz hitz egiten dela. Argi dago konponbide azkarrena eta garestiena business klaseko txartela erostea dela, baina probetxugarriago egingo zaizu autobusean, zineman edo antzokian ordu batzuk egon behar duzunean ere lagungarri izango zaizkizun aholku hauek jarraitzea. Odol koaguluen eraketaren arrisku faktoreak, toki eza, jarduera falta eta deshidratazioa dira. 
  • 1. Eseri zuzen. Ez gurutzatu hankak, honek zainak zanpa baititzake.
  • 2. Arropa lasaia jantzi. Gero eta lasaiagoa izan, hobeto zirkulatu ahal izango du odolak. Ekidin paxak eta gerrikoak edo zure gorputza estutu dezakeen beste motako arropa estuegia.  
  • 3. Asko edan. Ez utzi ura edo zukuak edateari bidaia osoan zehar kabinako lehortasunari aurre egin eta deshidratazioa sufritzeko arriskua ekiditeko. 
  • 4. Aurkitu zure hankentzako tokia. Merezi du gehiago ordaintzea larrialdietako irteeran kokatutako lekua izateko. Edo ordaindu gabe, eta leihotik begiratu gabe geratzen bazara ere, osasungarriagoa da pasilloko eserlekua hartzea. 
  • 5. Paseatu maiz. Ordu erdiro eman ezazu pasioa pasilloan zehar hanketako muskuluak askatzeko. Paseatzeko iskanbila gehiegi badago, jarri zutik zure eserlekuaren alboan eta egin orpo goratzeak. 
  • 6. Kendu oinetakoak. Ez utzi behatzak mugitu eta hankak luzatzeari; zirkulazioa estimulatzen duen edozein mugimendu ona da.  
  • 7. Gantz gutxiko elikagaiak jan. Hegazkina hartu aurreko 24 orduetan gantz asko duten elikagaiak ekiditea, plaketak itsaskorrak bihurtzea eragin baitezakete, odolean koaguluak era daitezen lagun dezakeena. 

Gehiago itzuli