Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2018




Zure indarberritzea azkartzeko 4 giltzak

Zure indarberritzea azkartzeko 4 giltzak

ITURRIA: Sportlife
Oso gogor entrenatzeak ez du ezertarako balio ezin baduzu asimilatu.

Entrenamenduetan aurrerapena egiteko giltzetako bat, askotan kontutan hartzen ez dena, indarberritzea da. Argi eta garbi esan daiteke: atsedenik gabe ez dago hobekuntzarik, beraz adi egon eta esfortzu gutxiagorekin indartsuago egoteko prest egon.

Edozein entrenamendu errutina eta gero beti luzapenak egin behar dira. 45 minutu soilik badituzu, hobe da 40 minutu entrenamendura dedikatzea eta azken 5 minutuetan luzapenak egin. Luzarora, 45 minutuetan dena ematea baino onuragarriagoa izango da.

Elikatu zure muskuluak. Entrenatu ondoren zure muskuluak hutsik daude, baina hauen indarberritzea azkartu dezakezu karbohidratoak eta proteinak hartzen badituzu entrenamendu ondorengo bi orduetan, edozein diziplina dela: korrika, txirrindularitza, muskulazio, futbola, etab. Jogurt gaingabetu edo esne erdigaingabetua eta karbohidratotan aberatsa den edari bat hartu ditzakezu. Kantitate txiki bat edan 15 minuturo.


Entrenamendua kardio ariketetan oinarritzen denean eta iraupen luzekoa denean, intentsitate baxuko 10 minuturekin amaitu beti, luzapen rutina hasi aurretik.

Zure muskuluak minduta nabaritzen badituzu etxean, dutxatzerakoan ur hotzarekin bustitzen probatu. Are gogorragoa den neurri bat izotza aplikatzea da. Sartu izotza poltsa batean eta mindutako ingurua igurtzi gehienez 8 eta 10 minutu arte, ondoren 10 minutuz aplikazioa eten, eta berriz hasi prozesua. Hantura murriztuko da, hurrengo egunean min gutxiagorekin entrenatuko ahal duzularik.

Gehiago itzuli