Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014




IGERIKETA: Busti zaitez eta tonifikatu zure ipurmasailak, abdominalak eta zankoak IGERIKETA: Busti zaitez eta tonifikatu zure ipurmasailak, abdominalak eta zankoak

IGERIKETA: Busti zaitez eta tonifikatu zure ipurmasailak, abdominalak eta zankoak


ITURRIA: Sportlife
Gorputza tonifikatzeko ez da beharrezkoa beti gimnasioa erabiltzea. Askotan, igerilekuak aukera eskaintzen dizu zeure muskulurik garrantzitsuenak landu ahal izateko modu ezberdin eta dibertigarrian.

Normala da zuei honako galdera hau sortzea: nola garatuko dut giharreria pesarik gabe? Egia da ez dagoela pesarik, baiña muskulu-gainkarga bat, muskuluen aldetik hobearazten zaituzten estimulu gisa ulertua, lor daiteke bai uretan, bai uraren inguruan, eta ariketak konbinatuz gorputzaren pisuarekin berarekin eta zenbait material arinekin, hala nola goma elastikoak edota igeri egiteko palak.

Unisex izatea da proposatzen dizkizuegun ariketek duten abantaila. Nahiz eta egia izan ipurmasailak garatzea gizonen lehentasun bat ez dela, proposatuko ditugun behe-atalaren ariketek ipurmamien muskuluen zati handia hartzen dute barnean, beraz, bai nesken, bai mutilen beharretara egokitzen dira. Eta konpentsatzeko,bular muskuluetarako hainbat ariketa proposatuko dugu, bai mutilok, bai neskok harrotu ahal izan eta zuen gorputz guztia osorik tonifika ahal dezazuen.

Igerileku batera zoazte, beraz, ez ezazue bainujantzirik ahantz… ezta betaurrekorik edo txanorik ere. Gainera, gainkargak sorrarazteko, honako material hauek proposatzen dizkizuet:

→ Palak: Desplazamendu bakoitzean mugitu behar den ur-azala handitzeko balio dute. Beraz, palak gero eta azalera handiagoa eduki, gero eta indar gehiago aplikatu beharko da. Baina kontuz, bai muskuluek, bai tendoiek prest egon behar dute erresistentzia horiek gainditzeko.

→ Trakzio-gomak: Muturrean helduleku bat duen gomazko tutu bat besterik ez da. Argazkian ikusten duzuenez, ez da tresna konplikatu bat, beraz, azken batean egiten erraza da.

Ariketa-zirkuitu honen helburua da entrenamenduko 60 minutu baino gehiago inola ere ez hartzea.

¡Lanari ekin eta indarra bidelagun izan dezazuela!

Gehiago itzuli