Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014




OSASUNA: Zer gertatzen da zure gorputzean estresatzen bazara?

OSASUNA: Zer gertatzen da zure gorputzean estresatzen bazara?


ITURRIA: Sportlife
Zer gertatzen zaizu “barrutik” estresatzen zarenean? Gainera, sei arrazoi jakingo dituzu ariketa gehiago egin dezazun.

Zure gorputzaren nahi gabeko erreakzioek ez dute bereizten tigre bat gosaldu gabe ikustearen, nagusi amorratu bati aurre egitearen edota zure marka kosta ahala kosta hobetu nahi duzun lasterketa batean ateratzearen artean; hiru egoerak dira estresgarriak eta mekanismo batzuk pizten dituzte, honako hauek, besteak beste:

1. Bihotza: Kortisola bezalako hormonek eta odol presio handiagoak zure bihotza erne eta eraso edo iheserako prest jartzen dute.

2. Nerbio Sistema: Sistema sinpatikoan (bizkortzea) eta parasinpatikoan (erlaxazioa) banandua dago. Sinpatikoak agintzen du egoera hauetan, horrexegatik zaude aktibatuta edo bizkortuta.

3. Burmuina: Erne, sentsazioak hartzeko gertuago zaudenean, irudikorrago sentiaraz zaitzake eta kalte egin diezazuke, behar duzun baino gehiago janaraziz edo baretzeko tabakoa errearaziz.

4. Muskuluak: aldi baterako beren tonua handitzen dute; horregatik aisago izan ahalko dituzu kontrakturak. Odol gehiago jasotzen dute, mugitzeko prest.

5. Digestio sistema edo txegosbidea: Zure odol jarioa muskuluetara batez ere zuzentzen da; beraz, ziur aski zure digestioa ez da osorik egingo eta zeure urdaila nahastua senti dezakezu. Baliteke gantz gehiago bilaraztea.

6. Genitalak: Gizonetan disfuntzio zutikorra eta emakumeetan sexugalerik eza sor ditzake, alderdi genitalean ureztatze txikiagoa izateagatik. Antzinako mekanismoa da, larrialdi bat badago edo ihes egin edo borroka egin behar duzu, ez da ugaltzeko unea.
Begira iezaiozu alde onetik, estres pixka bat ariketarako ona izan daiteke. Ikas ezazu estresa bideratzen eta probetxua atera zure onerako, energia gehiagorekin senti zaitezke eta gainera ariketak estres-mailak jaisten laguntzen du.

Gehiago itzuli