Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014




NUTRIZIOA: C Bitaminaren 10 aginduak

NUTRIZIOA: C Bitaminaren 10 aginduak


ITURRIA: Sportlife
Aprobetxa itzazu nutrizio “altxor” horren onura guztiak. C bitaminari etekin osoa atera ahal izan diezaiozun hamar trikimailu emango dizkizugu, zure kirol errendimendu eta osasunerako.

1. Ahal duzula, ez zuritu osoak jan daitezkeen fruitak. Azalak eta hartatik hurbil dagoen geruzak ere bitamina asko dituzte.

2. Barazki bat gero eta gehiago moztu, gero eta handiagoa da bitaminen galera.

3. Ez utzi barazkiak uretan sartuta, bitamina hidrosolubleak galdu egiten direlako. Hobe da barazkia zurrusta suabe baten pean garbitzea.

4. Limoia antioxidatzaile naturala da eta C bitamina gordetzen laguntzen du, beraz, saihestu sagarrak, udareak, aguakateak belztea (tonu marroia hartzeak esan nahi du C bitamina oxidatzen ari dela).

5. Egunerokoa erosi. Elikagaiek bitaminen parte bat galtzen dute haiek hartu aurretik denbora luzean etxean gorde badira

6. Azen eta brokoloriaren zuztarrak eta ostoak ez erauzi haiek erabili aurretik.

7. Saia zaitez landatze ekologikoko barazkiak lortzen, nutriente gehiago dituzte.

8. Entsaladak oliba-olioz eta limoiaz ontzeak C bitamina gehiago ekartzen laguntzen du.

9. Baldin eta barazkiak lurrunean egosten badira, edo gatzarekin dirakien uretan azkar galdarraztatzen badira, irakiteak poroa estaliko du eta bitaminen galera murriztuko du.

10. Zukuek fruita osoak baino nutrizio-balio gutxiago du. Gainera, C bitamina airearekin kontaktuan dagoenez, askoz ere gehiago oxidatzen da.

C bitaminaren rankinga (100 g.ko mg.tan):
Maspila: 1500
Andere-mahats beltza: 189
Guaiaba: 180
Piper gorria: 140
Brokolia: 110
Aza: 105
Kiwia: 100
Azalorea: 69
Marrubia: 62
Ziazerbak: 51
Laranja: 50
Arabisagarra: 41
Zerba: 39
Mandarina: 32

Gehiago itzuli