Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014




RUNNINGA: Korrikalariaren 3 arazorik ohikoenak RUNNINGA: Korrikalariaren 3 arazorik ohikoenak

RUNNINGA: Korrikalariaren 3 arazorik ohikoenak


ITURRIA: Sportlife
Korrikalaria bazara, ziur topa egin duzula hiru arazo hauetako batekin. Berri ona zera dugu, badutela konponbidea! Hobe ezazu eure runninga trikimailu hauen bitartez.

1 Arazoa: Atzetik ikusita, aldakak korrika egiterakoan oszilatu egiten dira jarrera horizontalari eutsi ordez. Post-it bat ipurmasail bakoitzaren gainean eransten baduzu, lagun batek hobeto nabarituko du.
→ Konponbidea: Indartu itzazu ipurmasailak ostikoa atzera eta gora bezalako ariketekin, lau kokagune edo apoioko gorputz-jarreratik abiatuta.

2 Arazoa: Sorbaldak biribilduta eta aurreratuta dituzula egiten duzu lasterka.
→ Konponbidea: Gorputz-jarrera horrek zure arnaskera mugatzen du eta oinazeak izango dituzu, eta, gainera, ezin ahalko duzu zeure potentziarik aprobetxatu. Egin itzazu sorbalda-luzamenduak, haiek atzerantz eramanez, eta egin orobat bular-muskuluen eta lepoko flexoreen luzamenduak.

3 Arazoa: Zankoak lerrokatu gabe izanik, belaunak barrura desplazatzen dira.
→ Konponbidea: zure aldaka-flexoreak moztuegiak eta tentsuegiak daude. Luza ezazu psoas iliakoa.

Gehiago itzuli