Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 02-08-2018




Azenarioa: kiroletako super elikagai antioxidatzailea eta babeslea

Azenarioa: kiroletako super elikagai antioxidatzailea eta babeslea

ITURRIA: Sportlife
Azenarioa esaten badizugu, ziur burura datozkizula bistarentzat dituen onura mitikoak, baina ba al zenekien bere bertute handiena ez dela hori? Ortuari distiratsu eta laranja hau betakarotenoetan aberatsa da, mukosak babestu eta gaueko ikusmena hobetzen duen A bitaminaren aitzindaria da, baina gainera, botere antioxidatzaile handia du, minbiziaren aurkako propietateak ditu eta  azala osasuntsu mantentzen eta eguzkiaren UV izpien kalteak ekiditen laguntzen du. Horregatik azpimarratzen dugu urtean zehar ortuari hau ez dadin ahaztu, baina bereziki udan, aire zabalean entrenatzera ateratzen gara … eta askotan esposizio denboraz ahazten gara.

Azenarioak zuntz eta luteina bezalako beste sustantzietan aberatsak dira, zahartzean begiaren degenerazio makularra ekiditen duena. Gainera azenario gordinak mastekatzen badituzu, hortzei garbi mantentzen laguntzen diezu eta zure hortzoiak zaintzen dituzu.

Gehiago itzuli