Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 02-08-2018




Argaltzeko plastikozko arropa janztea, akats larria

Argaltzeko plastikozko arropa janztea, akats larria

ITURRIA: Sportlife
Zorionoz gero eta gutxiago dira, uda erdian ere, tormentu hori pasatuz pisuaren aurkako borroka irabaziko dutela pentsatuz, plastikoz edo neoprenoz jantziak ikusten dituzun pertsonen kasuak. 

Oso transpiragarriak ez diren jantziak erabiltzea, plastikoak, neoprenoak, etab. bezala, saunen moduan pisu galera eragiten dute. Badira  sukaldean janaria biltzeko erabili ohi ditugun plastiko-bilkari horietakoekin bere gorputzeko atal ezberdinak biltzen dituztenak ere. Bai, irakurri duzuna, egia da; denok frogatu ahal izan dugu gehiegi izerditu ondoren kilo bate do bi gutxiago pisatzen ditugula. Efektu honek eman die fama (fama txarra) pisua galtzeko estrategia hauei, non egiatan galtzen den bakarra osasuna den. 

Eta ez dezagun gure burua engainatu, galdutako pisua deshidratazioari zor zaio soilik. Berriz ere hidratatzen garen momentuan, gorputzak lehen izerdiaren bidez galdutako pisua berreskuratuko du.

Gainera, izerdiaren bidez gatz eta mineral kopuru handia galtzen dira, muskuluen uzkurdurarako beharrezkoak, horregatik izaten dugu kontrakturak eta “kalanbreak” deiturikoak deshidratatuta gaudenean. 

Neke sentsazioa ere askoz lehenago agertzen da eta errekuperazioa askoz motelagoa izango da, beraz, entrenamendu eraginkorra ez burutzeko eta esperotako egokitzapen kardiobaskularrak ez lortzeko arriskua dago, ezta desiratutako kaloria kontsumoa. 
 
Herrialde batzuetako kirol zentro batzuetan, horrelako jantzi “argaltzaileak” jantzita daramatzaten pertsonek jarduera fisikoa egitea debekatuta dago, gure osasunarentzako arrisku nabarmena baitira. 

Gehiago itzuli