Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 02-08-2018




Emakume kirolaria, zure osasun arazo ohikoenak

Emakume kirolaria, zure osasun arazo ohikoenak

ITURRIA: Sportlife
Hauek dira emakume kirolariak sufritzen dituen gaixotasun ohikoenak.

Jarduera fisikoak gure osasuna hobetzen du, baina, emakume kirolariok maizago joan behar dugu medikuarengana besteek baino, arazo hauekin lotuta:

1. GERNU- INFEKZIOAK
Entrenamendu luzeetan eta txirrindularitza kuloten erabilerarekin gune honetan sor daitekeen hezetasunarekin oso lotuak daude. Hauek prebenitzeko, edan likido asko, higienearekin kontu handia izan, dutxatu eta aldatu arropaz entrenamendua bukatu bezain laster eta garbitu ur beroarekin zure kulotak, nahiz eta pixka bat gutxiago iraun.
 
2. GERNU- GALERAK
Entrenamendu mota batzuek emakume kirolarien zoru pelbikoa ahuldu dezakete, bereziki, inpaktu handia sortzen den horietan (lasterketan adibidez) edo oso bizietan (saltoak edo entrenamendu pliometrikoak) edo ahalegin handia egin behar denetan edo asko errepikatzen direnak, zoru pelbikoaren aktibazio zuzena gabe. Gernu-galerak eta beste arazo batzuk prebenitzeko, burutu egunero Kegelen ariketak eta ordezkatu abdominal tradizionalak ariketa hipopresiboengatik, zoru pelbikoa babestu eta aktibatzen dutenak. Jo adituarengana entrenatzean edo barre egitean gernu-galerak badituzu, txikiak badira ere.

3. AMENORREA
Hileroko eza ohikoa da oso kirolariak diren emakume talde batzuetan. Azken ikerketek adierazten dute  batez ere, kaloria ahoratze ez nahiko batekin lotuta daudela egiten duten ariketa mailentzat. Ordu luzez eta bizi entrenatu arren, bere beharren arabera jaten duten kirolariek, hilerokoa mantentzen dute gorputzean gantz maila baxuak izan arren ere. Arazo hau prebenitzeko, elikadura orekatua eta zure entrenamenduekiko baliokidea burutu behar duzu, zure errendimendua hobetzeko pisua galtzea helburu baduzu ere. Eta jo ezazu ginekologoarengana edozein desdoitzeren aurrean. 

4. ESTRES HAUSTURAK
Elikadura nahasmenduekin eta amenorrearekin batera, hezur haustura mota hauek “emakume kirolariaren triada” bezala ezagutzen dena osatzen dute. Elikadura  eta hormona nahasmenduak kirol espezialitate jakin batzuetako inpaktu anitzekin lotutako hezur dentsitate baxua eragin diezaieke (adibidez, runninga), haustura eragiten bukatu dezakete, orokorrean hanketako hezurretan. Kontuan izan kirolari profesionalek zuk ez daukazun etengabeko gainbegiratze medikua jasotzen dutela. Ezin duzu eta ez duzu haiek bezala entrenatu behar.

Gehiago itzuli