Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 02-08-2018




Itsasoan eraginkortasunez igeri egiteko bost gakoak

Itsasoan eraginkortasunez igeri egiteko bost gakoak

ITURRIA: Sportlife
Ez iezaiozu inoiz aurre egin, hori irabaz ezin daitekeen gudua da!

1. Hondartzan hiru puntu izan kontuan:  1) sar zaitez itsasoan belaunetaraino edo are hobeto, egin igeri 5 minutuz itsasoaren egoera ikusteko eta uraren tenperaturari egokitzeko; 2) Egin ezazu luzaketa serie bat, baina behartu gabe; 3) Eman labaingarria marruskadura egon daitekeen guneetan.

2. Ez gehiegi nekatu olatuen kontra igeri egitean. Itsasoan barrena igeri egiten sartzean, ez egin borroka olatuak hausteko, utz iezaiezu igo eta jaitsi zaitzaten eta egokitu besakada olatura. Ez eraman igerilekuko erritmo jarraia, olatu tontorrera igotzean olatuek besoak atzerantz botako baitizkizu edo besakadak emango dituzu airean olatu ezagatik jaistean.
 
3. Bi aldeko arnasketa gakoa da. Beti arnastu ahal izango duzu ura irentsi gabe eta gainera, zure orientazioa hobetu buien erreferentzia mantenduz. 

4. Aprobetxatu korrontearen noranzkoa. Marea albokoa bada, bilatu gutxi gora behera diagonala eta marearen aurkakoa den igeri noranzkoa (bere bizitasunaren arabera), marea edo korronte horrek ertzean utzi behar duzun buiara iristen lagun zaitzan ahalegin txikienarekin edo hondartzarantz, igeriketa sektorea bukatzen ari bazara dagoeneko. Ez inoiz itsasoaren aurka borroka egin, irabaz ezin daitekeen gudua da.

5. Taldean igeri egiten baduzu, koka zaitez atzetik eta korrontea doan aldean. Atzean kokatzean, aurrekoak ur orria hausten du eta %5 eta %10 artean gutxitzen du uretan zure gorputz formak eragiten duen aurreratzearekiko erresistentzia. Gainera, olatua doan lekurantz kokatzen bazara, aurrean doanak olatuaren zati bat kenduko dizu eta indar gutxiagorekin iritsiko zaizu.  


Gehiago itzuli