Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-09-2018




Nola gainditu lasterka egitearen ondorioz sorturiko ondoezak

Nola gainditu lasterka egitearen ondorioz sorturiko ondoezak

ITURRIA: Sportlife
Badira lasterka egitea galarazten duten minak. Halatan, minari eutsi eta lesionatua, eta hilabete edo gehiago korrika egiteari uko egin beharraren egoeran aurkitu baino hobe da ondoeza sentitzean gelditu eta egun batzuetan korrikarik ez egitea, korrikalari handia eta korrikalarien maisu ere baden Rodrigo Gavelaren aburuz.
 
Karranpa bikian
Berehala luzatu behar duzu. Hanka-muturra heldu ezazu eta zure enborrerantz zuzendu ezazu. Mugimenduaren intentsitatea areagotzeko makurtu ezazu zure gorputza aurrealderantz. Mantendu ezazu posizioa pare bat segunduz, askatu eta errepika ezazu mugimendua 10 edo 15 aldiz, tentsioa guztiz desagertzen den arte.

Zurruntasuna lepoan
Erritmoa jaitsi ezazu, begira ezazu aurrera eta gerturatu ezazu emeki belarria alde bereko sorbaldarantz. Ipini ezazu eskua buruaren kontrako aldean eta hura mugimenduan leunki sakontzeko erabili ezazu. Mantendu ezazu pare bat segunduz posizioa, askatu eta errepika ezazu mugimendua beharrezko sentitzen duzun guztietan.

Tentsioa sorbaldetan
Jaitsi ezazu zure erritmoa. Begira ezazu aurrera eta bira ezazu burua 45 gradu eskuinalderantz, makurtu ezazu burua eta zuzendu zure eskuin belarria bularralderantz. Ipini ezazu esker eskua buruaren goikoaldean eta hura mugimenduan leunki sakontzeko baliatu ezazu. Mantendu posizioa pare bat segunduz, askatu eta errepika ezazu mugimendua 10 edo 15 bat aldiz. 

Bareak heltzea 
Jaitsi ezazu zure abiadura, sabel-muskulatura uzkurtu ezazu eta bareak heldu izanaren ondorioz mina sentitzen duzun alderantz makurtu ezazu burua. Presionatu ezazu eskuaz mina sentitzen duzun puntuan bertan. Mina izaten jarraitzen baduzu, geldi zaitez eta zure enborra mina sentitzen duzun alderantz okertu ezazu pixkanaka. Mantendu ezazu posizioa pare bat segunduz, askatu eta errepika ezazu mugimendua beharrezko sentitzen duzun guztietan, mina arindu arte. 

Tentsioa gerrialdean
Lasterka egiten ari zaren bitartean zure sabela barrualderantz uzkurtu eta kanpoalderantz lasaitu ezazu, hori eginez zure zehar-abdominalak lasaituko dituzu. Mina ez bada arintzen, zure eskuak aldaken gainean ipini itzazu eta aurrealderantz makurtu zaitez. Mantendu ezazu posizioa pare bat segunduz, askatu eta errepika ezazu mugimendua on egingo dizula sentitzen duzun guztietan.

Gehiago itzuli