Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-09-2018




Irailan martxan jarri zaitez

Irailan martxan jarri zaitez

ITURRIA: Sportlife
Iraila hilabete bikaina da buruan ditugun erronka guztiak abian jartzeko eta osasungarriak ez diren ohiturak aldatzen hasteko.

Oraindik zalantzak dituzu?  Urria arte, guztia pixka bat lasaitzen den arte itxarongo dut, edo irailan hasiko naiz nire ohiturak aldatzen? Irailak berak abian jartzeko inspiratu egiten gaitu. Ez duzu zertan hasieratik zure egunerokoa aldatu, pentsatzen hastearekin nahikoa da, erabakiak hartu eta horien arabera jokatu. Iraila mezu eta iradokizun berriz betea aurkezten zaigu urtero. Prest zaude aldaketarekin hasteko? 

GOGOBETETASUNA
Oporretako hilabeteak ezin dira gogobetetzen gaituzten hilabete bakarrak izan. Poztasuna urte guztian zehar aurkitu behar dugu. Gure balio eta sentimenduekin bat egiten duen bizimodu bat jarraitzeak eta gure osasuna zaintzearen konpromezua hartzeak plazer ikaragarria eragiten du. Zure egunerokoa atsegin bihurtzen duten momentu pozgarriei eutsi iezaiezu, aste guztia asteburuan pentsatzen igaro ordez. 

GOGOBEROTASUNA
Aldaketa batek, edo ipinitako helburu batek, gogoberotasunaren beharra du gauzatzera iristeko. Inork ez du zerbait berria abian jartzen gogoberotasunik ez bada. Saia zaitez lortuko duzun hura irudikatzen, lortzean nola sentituko zaren, eta zuri eta zure egunerokoari zein onura ekarriko dizkion pentsatzen. Zenbat eta gogoberotasun handiagoa izan, orduan eta arinagoa egingo zaizu zure helburua lortzeko egin beharreko bidea eta esfortzua. 

PERTSEBERANTZIA
Helburu garrantzitsuak edozeinen eskura daude. Halatan, zein da helburu haiek lortzen dituzten eta lortzen ez dituzen pertsonen arteko desberdintasuna? Arrakastaren aldagai garrantzitsuenetariko bat pertseberantzia da. Egunero-egunero lanean jardutea. Saiakuntzarekin jarraitzeko zure helburua ez duzu epe-motzera irudikatu behar, bizi-filosofia baten eran irudikatu behar duzu zure helburua. 

DENBORA
Azken ikerketen arabera, ohitura bat zure egiteko 66 egun inguru behar dira. Denbora behar da aldaketa ohitura bihurtzeko. Ez ezazu etsi. Ez ezazu orburuaren dietan onurak ekartzen dituenik pentsatu. Sobera ikusia da ez duela onurik ekartzen, ez argaltzeko, ezta zure helburua berehalakoan lortzeko ere.
 
INSPIRAZIOA
Ziur zure inguruko norbaitek noizbait negozio berri bat ireki duela, korrika hasi dela, pisua galtzea erabaki duela, auto bat erosteko aurreztea erabaki duela, eta horiek era arrakastatsuan gauzatu dituela. Nola lortzen dituzte pertsonek haien ametsak? Badira emakumezkoen eta gizonezkoan biografia anitz, abian jarri nahiko genituzkeen proiektu horiek lortzeko inspirazio iturri baliagarri izan daitezkeenak. 

ITXAROPENA
Ilusioak har zaitzala gain, ez ordea zorroztasunak. Zuretzat zaletasun onuragarria dena zorrotz bete beharreko jarduera bihurtzen baldin baduzu, ziurrenik azkenean jarduera bertan behera utziko duzu. Aldaketak pixkanakakoa behar du izan, pausoka egiten dena. Ez iezaiozu zeure buruari gehiegi eskatu, jarduera egitean gozatzeak konpromezua mantentzen lagunduko dizu, ez ordea sufritzeak. 

MUGIMENDUA
Ezer ez da gertatzen zuk ez baduzu esku hartzen. Hori da nire kontsultan gehien errepikatzen den esaldia. Zu zara ekintza, eta zure nahia eta lorpenaren artean, zure mugimendua dago, zure inplikazioa. Abian jar zaitez. Ez ezazu hainbeste pentsatu, arrazoitu, momentu perfektua aurkitu nahia utz ezazu alde batera, ez itzazu abantaila eta desabantaila guztiak aztertu. Ekin, besterik gabe. Pauso txikiak emanez, baina ekin. 

BORONDATE ONA
Lehenbizi geure burua errespetatzea beharrezkoa da besteak ere ongi zaintzeko. Ezingo dituzu ohiturak aldatu zeure burua errespetuz zaintzen ez baldin baduzu, zure akatsak onartuz eta mugak onartuz. Zerbaitetan hastekoa den lagun bat tratatuko zenukeen bezala tratatu ezazu zeure burua ere. Animatuz, lagunduz, baina gaizki hitz egin eta gehiegi estutu gabe.

ARDURA
Zenbat maite duzu zeure burua, zenbaterainoko errespetua diozu zeure buruari? Pertsona arduratsuak ez dira soilik haien eginbeharrak betetzen dituztenak. Barrutik eta kanpotik zaintzen diren pertsonak ere badira arduratsuak. Haien burua maitatu eta errespetatzen dutelako. Eta hori dela eta, badakite haientzako denbora hartzea beharrezkoa dela. Masajeak jasoz, kirola eginez, elikadura osasuntsua mantenduz, ukenduak erabiliz, … zure burua eta gorputza zaintzen eta maitatzen has zaitez.

TALDEA
Jarduera berrian lagunduko lizukeen kiderik baduzu inguruan? Geure buruari, besteei baino jaramon gutxiago egiten diogu batzuetan. Jarduera taldean egitea lortzen baduzu, ziurrenik jarraitutasuna lortzea errazagoa suertatuko zaizu.

Gehiago itzuli