Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-09-2018




Koko ura edari isotoniko bezala

Koko ura edari isotoniko bezala

ITURRIA: Sportlife
Koko ura etorkizuneko edari isotonikoa bihur daiteke. Bazenekien koko ur baso batek platano batek baino potasio gehiago duela? 

Kirola egin ondoren likidoak eta gatzak berritzeko hartu ohi ditugun edari isotonikoak koko uragatik ordezkatu litezke, Amerikako Kimika Elkartek egindako ikerlan baten arabera.

Chhandashri Bhattachar-en eta Indianako Unibertsitateko (EEBB) bere kideen arabera, edari natural honek, kirolariek edan ohi dituzten edari isotonikoek baino bost aldiz potasio gehiago du.

Dr. Bhattachar-ek dio: muskuluetan karranpak dituzun aldiro, potasioak desagerrarazten laguntzen dizu, beraz, koko ura likido egokiagoa da ariketa fisikoa egitean zure gorputzak galtzen dituen elikagaiak berritzeko”.

Dietak potasio gutxi eta sodio asko (mahaiko gatzean dagoena) izan ohi duenez, koko esneak desoreka hau ezabatzen lagun lezake,  osasun arazo bat izan baitaiteke,  potasio asko eta sodio gutxi hartzen duten pertsonek bihotzeko patologien ondorioz hiltzeko arrisku bikoitza dute eta beste gaixotasun mota baten ondorioz hiltzeko %50.

300 mg-ko koko ur baso batek platano batek baino potasio gehiago dauka.  Gainera, edari hau antioxidatzailetan aberatsa da. Koko uraren propietate eta errezeta gehiago aurki ditzakezu  Yolanda Vazquez  Mazariegoren elikadura eta kirol blogean.

Gehiago itzuli