Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2018




Ur asko edatea arriskutsua izan daiteke?

Ur asko edatea arriskutsua izan daiteke?

ITURRIA Sportlife
Gure organismoak behar duen hidratazio maila zehazteko formula.  

Beti gabiltza kirola egin bitartean hidratatu behar zarela  esaten, gutxienez bi litro ur behar dituzula eguneko eta are gehiago ariketa egiten baduzu, baina zer gertatzen da kontrola galdu eta etengabe edaten duzunean? Ondorio negatiboak izan ditzake edo gernu kantitatea gehitzen da soilik, arazo gehiagorik gabe? 

Bitxiena da, deshidratazio maila jakin bat kirolarien artean normala dela. Honek errendimenduaren gutxitzea eragiten du(%2tik gorako galera), pultsazioak gehitzea eta gorputz tenperaturaren igoera. Hala ere, badirudi gain-hidratazioa oraindik arriskutsuagoa izan daitekeela, hiponatremia (odolean sodio kontzentrazio baxua) izeneko desoreka bat eraginez, hilkorra izatera irits daitekeena.

Erreferentzi gisa, neurrizko jarduera burutzen duten gizon eta emakumeetan, hartu behar duten ur kantitatea jarraian ematen dizkizuegun formuletatik ateratzen da. Ez dago barne janarietatik lortzen den ura (kontrolatzen oso zaila), horregatik kantitatea eskasa iruditu dakizueke. 

Gizonak: Pisua kg-tan  x 0.026 = eguneko ur litroak
Emakumeak: Pisua kg-tan  x 0.023 = eguneko ur litroak

Honela,  55 kg-ko emakume batek (55 x 0.023) 1,265 litro ur inguru behar ditu eguneko. Kirola egiten badu, kantitate hori handitu behar dugu.
  • Edan kirol edariak. Sodio kantitate txikiak izaten dituzte, hiponatremia arriskutsua ekiditen dutena, maila energetikoa mantentzeko karbohidratoez gain.
  • Doitu edaten duzuna klimatologiari. Bero handia egiten badu, klima freskoago denean baino ur gehiago hartu behar duzu. 
  • Denbora asko ematen baduzu intentsitate baxuan ariketa egiten, ez gehiegi edan. Esfortzuak ez zaitu gehiegi deshidratatu araziko.
  • Gida zaitez zure egarri sentsazioagatik hidratatzeko, baina hartu fluidoak egarria sentitu orduko, ez utzi minutu bat bera ere pasatzen.

Gehiago itzuli