Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2018




Zergatik da argaltzea zailagoa berrogei urtetatik aurrera?

Zergatik da argaltzea zailagoa berrogei urtetatik aurrera?

ITURRIA: Sportlife
Honela eragiten dio zure zahartzeak zure pisu idealera iristeko zailtasunari.

Tartak 40 kandelei putz egiten diogunetik aurrera argaltzea aldapan gora izatearen arrazoia azaltzeko, kontuan izan behar da bizitzaren momentu honetan eta zahartze prozesuaren barruan, gantz muskularra galtzen goazen heinean gure gorputzak gantz ehunagatik ordezkatzen duela.  Prozesu honen ondorio zuzen bat gure metabolismoaren geldotzea da, muskuluak gantzak baino kaloria gehiago erretzen baititu. Honek “lehen bezala jaten dut, baina orain gehiago loditzen naiz” hori azaltzen du.

Kontuan izan behar da prozesu hau areagotu egiten dela “gure hogeietan edo hogeita hamarretan” pisu igoera eta jaitsiera sarriak  eragin dituzten dieta azkarrak egin baditugu. Zergatik? “Yo-yo” dietek eragiten dituzten “txirrista” hauetan pisua irabazten duzunean normalean gantz moduan berreskuratzea izaten delako.

Honi modu garrantzitsuan aldaketa hormonalak gehitu behar zaizkio, berrogei urtetan iritsi ohi dira emakumeentzat eta zerbait beranduago, berrogeita hamar urtetik aurrera gizonentzat. Emakumeengan estrogenoen produkzioan gutxitzearekin agertzen da eta gizonengan testosteronarena, hau argaltzeko orduan beste zailtasun batean bihurtzen da, hormona aldaketek gure erritmo metabolikoa geldotzen ere eragiten baitute.  Eta erne estresarekin bere papera ere jokatzen du eta. Gure osasunarentzako gaitz honek dituen eragin askotariko bat, estresatuak gaudenean gorputzak kortisola sortzen duela da,  hormona hori gure gorputzean gantz moduan metatzen duena.

Aldagai “koktel” honi, lan eta familia kargak direla eta kirola egiteko denbora ateratzea zaildu egiten den bizitzaren garai bat dela gehitzen zaio.   Eta, nahiz eta gure elikadura zaindu, nekez argalduko gara ariketa fisikoa egin gabe. Horregatik da hain garrantzitsua 40 urtetik aurrera ariketa fisiko jarraitua egitea, eta ez “kardioa” bakarrik egitean erortzea, korrika egitea adibidez, kirola egiten jarraitzeko gure eguneko agendan  denbora ezagatik  bizitzako garai honetan aukera izaten dena. Gure pisuan mantendu ahal izateko gakoa da gimnasiora joatea astean bitan behintzat, indar entrenamendu motaren bat egiteko.

Gehiago itzuli