Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2018




Zenbat urterekin hasi beharko lukete haurrek gimnasioan?

Zenbat urterekin hasi beharko lukete haurrek gimnasioan?

ITURRIA: Sportlife
Haurrak gimnasiora eraman beharko genituzkeen edo ez eztabaidatzea geroz eta ohikoagoa da

Aspaldi atzean utzia da indarra lantzeak hazkuntza atzeratzen duenaren sinesmena. Izan ere, indarra haurren ezaugarri fisiko oinarrizkoenetako bat da eta haien kaxa hura lantzen hasteko joera izaten dute oso txikitatik (haur txiki bat burua altxatzen hasten denean bere giharrak lantzen hasi denaren seinale garbia da). 

Haurrek era naturalean lantzen dute indarra. Salto egitea, zintzilikatzea, eskalatzea, “eskorgaren jolasa” gauzatzea, … haurren jolas gehienetan indarrak garrantzia handia du, eta hori oso garrantzitsua da haurren osasun eta garapen egokiarentzat: haurren hezur egitura hobetzen du, lesio arriskua gutxitzen du, haien konfiantza hobetzen du, muskulatura orekatua garatzea ahalbidetzen du, eta abar.

Arazoa (eta zalantzak) indarra lantzea gimnasioko saioetara mugatzen dugunean sor daiteke. Haur txikien kasuan kirol jakin bakar baterantz bideratzea ez da egokia, eta are eta gutxiago kirol errendimenduaren munduan hastea. 7 urteko haur batek distantzia luzeetan korrika egitea egokia ez den bezala, gimnasioan pisu handiak altxatzen hastea ere ez da egokia.

Indarra lantzeko gimnasioan egiten diren entrenamendu sistematiko horiekin hasteko gutxieneko adinak zein izan beharko luken zehazterako garaian, hainbat faktore hartu behar dira kontutan, eta bereziki, haur bakoitzaren garapena. Halere, kirol eta fisologia arloetan adituak diren medikuen arabera, haurrak gimnasioan indarra lantzen hasteko 12 urtetik gora beharko lituzkete izan nesken kasuan, eta gutxi gora-behera 13 urtetik gora mutilen kasuan.

Gehiago itzuli