Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2018




Zure jogurtean ezkutatzen den azukrea

Zure jogurtean ezkutatzen den azukrea

ITURRIA: Sportlife
«Jogurt guztiak ez dira kontsumitzaileak hautematen dituzten bezain osasungarriak; horregatik, beharrezkoa gertatzen da birformulazioa azukreen gutxitzerako», hori da  British Medical Journal –ak argitaratutako ikerlanaren ondorioa. 

Orain arte elikagai osasungarrienetakotzat hartzen zen, baina “British Medical Journal” ospetsuak argitaratutako ikerlan batek alerta jarri du jogurtaren inguruan.

Orain ezkutuko azukreak elika arduretako bat dela, ikerlanak dio jogurta, "ez onartutako" azukre iturria izan litekeela dietan.  Ondorio hau, Ingalaterrako bost supermerkatu kate handiren ia mila jogurten elikagai edukia aztertu zuen ikerlan batean oinarritzen da. Inork ez ditu zalantzan jartzen jogurtaren elikadura propietate bikainak, digestioaren  osasunerako eta orokorrerako gakoak direnak. Ez da osasunarentzat onuragarriak diren bakterien iturri boteretsua soilik, proteinak, kaltzioa, iodoa eta B bitamina ere ditu.

Ikerlanean produktuak zortzi kategoriatan  taldekatu zituzten: haurrentzako produktuak, gazta freskoa  barne hartzen zuena; esnekiei alternatibak, soja bezala; postreak;edariak; zaporetakoak; frutazkoak; naturala/grekoa; eta organikoa.

Gantzetan eta azukretan baxua sailkapena, Europar Batasunaren erregulazioen arabera egin zen, egun elikagaien semaforoaren etiketatu sistemarako erabiliak: 3 g gantz / 100g edo gutxiago edo 1.5 g edo gutxiago edarientzat; eta gehienez  5 g de guztizko azukreak / 100 g.

Ikerlanak agerian utzi  zuen azukre edukia nabarmenki aldatu zela, kategoriaren barruan eta honen zehar,  baina bat komuna zen ia: jogurt naturalak/grekoak salbu, produktuen azukre edukiaren batezbestekoa kategoria guztietan gomendatutako azukrearen atari baxuena baino askoz ere altuago zegoen. 

Espero zitekeen bezala, postreek azukre kantitate handienak zituzten,   16.4 g / 100 g batezbestekoarekin, energia ahoratzearen ehuneko 45 baino gehiago adierazten duena. Jarraian, haurrentzako, zaporetako, frutazko produktuak eta organikoak kokatzen ziren. Kategoria hauetan azukre batezbesteko osoa 10,8 g / 100 g aldatu zen haurrentzako produktuetan  13,1 g / 100 g –ra organikoetan. Hau  jogurt naturalen eta/edo grekoen 5 g / 100 g batezbestekoarekin alderatzen da.

Orokorrean, batezbesteko gantz edukia, gantzetan baxuaren atariaren azpitik edo juxtu gainetik zegoen. Postreek gantz eduki handiena izan zuten, baezbeste 5,2 g / 100 g.

Adituen ondorioa argia da: «Jogurta, freskagarriak eta fruta zukuak, haur eta helduen dietetan  azukre askeen iturri nagusiak, bezain kezkagarria ez den arren, kezkagarria gertatzen da jogurta, "elikagai osasungarria" bezala hautemanda, dietan azukre aske/gehituen iturri ez onartua izan daitekeela ».

Bereziki aipagarriak dira ikertu diren jogurt organikoei buruzko ondorioak. «Etiketa organikoak produkzioari aipamena egiten badio ere, ongi dokumentatutako "eragin osasungarriaren" kutsuak esan nahi du kontsumitzaileek askotan eduki kalorikoa gutxiesten dutela eta produktu organikoen elikadura edukiak, jogurtak barne, onuragarriago bezala hautematen dituzte».

Gehiago itzuli