Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-11-2018




Gehiegi lo egitea… txarra!

Gehiegi lo egitea… txarra!

ITURRIA: Sportlife
8 ordutik pasatzea, 6 ordutara ez iristea bezain kaltegarria. 

Orain arte, bagenekien loaren urritasuna kaltegarria gertatzen zela errendimendu fisiko eta intelektualarentzat, baina orain, loaren munduko ikerlan handienaren lehen emaitzen ondoren, gehiegi egiteak gutxiegi egitearen antzeko eraginak dituela ikusi dute.

Lagina 10.000 pertsona baino gehiagokoa izan zen eta loaren kopuru optimoa eguneko 7 eta 8 ordu bitartean zegoela aurkitu zuten, nahiko ezaguna den datua. Ezustekoa, garunarentzat 8 ordu baino gehiago lo egitea 6 ordu baino gutxiago lo egitea bezain kaltegarria zela zehaztea  izan zen.

Beste aurkikuntza interesgarri bat, nahiz eta arrazonamendua eta ahozko gaitasunak nahiko kaltetua gertatzen diren, epe motzeko memoriak ez zuela aldaketarik erakusten, lau ordu eskaseko loaldiekin ere.

Gehiago itzuli